2018/11/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI). 2018KO URRIA
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %3,3 gehitu dira 2018ko urrian
Igoera bereziki gertatu da atzerritik etorritakoen artean, %7,6 gehitu baitira
2018ko urrian 281.042 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 9.036 sarrera gehiago, %3,3ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %5,3 gehitu dira Bizkaian eta %3,2 Gipuzkoan, baina %3,0 jaitsi dira Araban.
Bestalde, gaualdiak Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2018ko urrian 564.848 izan dira; aurreko urteko urrian baino 42.609, %8,2, gehiago. Bizkaian %8,4ko igoera gertatu da, Gipuzkoan %8,0koa eta Araban %7,6koa.
Estatutiko bidaiari-sarrerak %0,3 hazi dira Euskal AEn aurreko urteko urriaren aldean, eta atzerritiko sarrerak %7,6 gehitu dira. Arabaren kasuan, Estatuko bidaiariek %0,2ko eboluzio positiboa eduki dute, eta %9,9ko jaitsiera atzerritik datozenen kasuan. Bizkaian Estatuko bidaiariak %1,2 gehitu dira eta atzerritarrak %11,4. Gipuzkoan Estatukoen sarrerak %0,9 txikitu dira; atzerritarrenak, aldiz, %7,9 igo dira.
Batez besteko egonaldia urrian 2,01 egunekoa izan da, 2017ko urrian 1,92 zelarik. Araban 2017ko urriko 1,76 egunetik aurtengo urriko 1,95era luzatu da; Bizkaian 1,93tik 1,99ra luzatu da; Gipuzkoan 1,96tik 2,06ra luzatu da aurtengo urrian 2017koaren aldean.
Plazakako betetze-maila ehuneko 2,7 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2017ko urriko %57,9tik aurtengo urriko %60,6ra. Araban ehuneko 3,8 puntuko igoera gertatu da, eta betetze-maila %55,3koa izan da aurtengo urrian. Bizkaian ehuneko 3,6 puntuz gehitu da, eta %62,6koa izan da betetze-maila. Gipuzkoan hobetu da betetze-maila ehuneko 1,2 puntuz, plazakako %60,2ko betetze-maila 2018ko urrian.
Gelakako betetze-maila ehuneko 3,9 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %74,2ra iritsiz. Araban ehuneko 5,5 puntuz gehitu da, %67,9ra; Bizkaian ehuneko 4,0 puntuz gehitu da, %77,6ra; Gipuzkoan ehuneko 3,0 puntuz hobetu da, %72,3ra.
Hotel-okupaziorik handienak plazaka aurtengo urrian izan dira Bilbon (%69,8) eta ondoren Donostian (%68,2) eta Bilbo Handian (%62,1).
Asteko eguna aintzat, 2018ko urrian okupaziorik handiena Euskal AE osoan aste-bukaeretan gertatu da, %73,6; lanegunetakoa, %56,0.
Azkenik, sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) Euskal AEko hoteletan 90,3 euro izan dira 2018ko urrian, aurreko urtean baino %6,5 gehiago. Batez besteko tarifa 73,4 eurokoa izan da Araban, non %3,4 jaitsi den; 87,7 eurokoa Bizkaian, %12,6ko igoerarekin; eta 99,3 eurokoa Gipuzkoan, %2,7ko igoerarekin.
Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak hotel-establezimenduetako okupazioaren araberakoak diren, 66,9 eurokoak izan dira Euskal AEn 2018ko urrian, 2017koan baino %12,4 gehiago. Araban 49,8 eurokoa izan da, Bizkaian 68,1 eurokoa, Gipuzkoan 71,8 eurokoa.
Euskal AEn gelakako betetze-maila %86,1ekoa izan zen Pilarraren zubian
Euskal AE osoan 2018ko Pilarraren zubian (urriaren 11tik 13ra, hiru egun) 34.258 sarrera eta 73.146 gaualdi izan ziren; plazakako betetze-maila %79,5, gelakakoa %86,1. Araban 4.980 sarrera eta 10.625 gaualdi izan ziren aipatu hiru egunotan; plazakako betetze-maila %79,2 eta gelakakoa %84,1. Bizkaian 16.266 sarrera eta 33.653 gaualdi; plazakako betetze-maila %78,7 eta gelakakoa %85,6. Gipuzkoan 13.012 sarrera eta 28.868 gaualdi; plazakako betetze-maila %80,6 eta gelakakoa %87,5.
Landa-ostatuetako sarrerak %7,2 gehitu dira eta gaualdiak %1,9 2018ko urrian
Euskal AEko landa-ostatuetan 14.430 bidaiari-sarrera erregistratu dira urrian, %7,2 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian %7,0ko gehikuntza gertatu da sarreretan eta Gipuzkoan %13,1ekoa, baina Araban jaitsi dira %4,8 sarrerak. Izan dira 2.662 atzerritar-sarrera, zeina den %0,2ko hazkundea aurreko urtekoen aldean, eta sarrera guztien %18,4 da hori. Bestalde, Estatutik etorririko bidaiarien sarrerak %9,0 gehitu dira.
Euskal AEko landa-establezimenduetan urrian 33.244 gaualdi izan dira, aurreko urteko hil beraren aldean %1,9ko gehikuntza dena. Lurraldeez bezainbatean, Gipuzkoan igo dira %13,7, Bizkaian jaitsi egin dira %1,1 eta Araban ere jaitsi dira, %19,0.
Plazakako betetze-maila, %25,1, ehuneko 0,1 puntu gutxiago 2017ko urrian baino. Araban ehuneko 4,7 puntu gutxiago, betetze-maila %20,0; Bizkaian betetze-maila %24,4, ehuneko 1,4 puntu gutxiago 2017ko urriaren aldean; Gipuzkoan ehuneko 3,3 puntu gehiago, eta %28,0 betetze-maila.
Azkenik, bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da 2017ko urriaren aldean: duela urtebete 2,42 egun; aurtengoan 2,30.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62