2018/11/28ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2018KO URRIA
Euskal AEko eraikuntza-kostuak %0,2 jaitsi ziren 2018ko urrian aurreko hilaren aldean
2017ko urriaren aldean %2,3 handitu ziren kostuak
2018ko urrian Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 txikitu zen aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %2,3 igo, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean lan-eskuaren kostuan ez zen aldakuntzarik izan (%0,0) eta lehengaien kostua %0,3 gutxitu zen.
Lehengaien barnean, Etxegintza %0,3 jaitsi zen aurreko hilaren aldean eta Obra Zibila %0,2 lehengaien kostuetan. Urte artean bi azpisektore horiek zeinu bera dute erakusten, baina intentsitate diferentearekin, Etxegintzan lehengaien kostuak %2,1 gehitu baitira, eta Obra Zibilean %4,4.
Kontsumituriko lehengaietan urte artean (2018ko urria 2017koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Petrolio fintzea, %23,0rekin; Metalurgia, %5,5ekin; eta Industria kimikoa, %3,2rekin. Aldiz, jaitsierak edo prezio-hazkunderik txikienak lehengaietan azken hamabi hiletan: Kautxu eta plastikoa, %0,2ko jaitsierarekin; Material elektronikoa, %0,4ko igoerarekin; eta Material elektrikoa, %0,7ko igoerarekin.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62