2018/12/04ko prentsa-oharra
INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA, 2018KO URRIA
Euskal AEko industri jarduera %1,9 gehitu zen 2018ko urrian
Industri Produkzioaren Indizeak %2,1eko gehikuntza metatua du 2018ko lehen hamar hiletan, ekipo-ondasunen lidergopean, %4,4ko tasa batekin
Eustaten datuen arabera, 2018ko urrian %1,9 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan 2017ko hil beraren aldean. 2018. urteko lehen hamar hiletan %2,1eko hazkundea dago, 2017ko aldi beraren aldean.
Aurreko hilarekin alderatuta, 2018ko iraila, Euskal AEko industri produkzioan ez da aldaketarik izan (%0,0), behin urtaroen eragina zuzenduta.
2018ko urriko indizearen bilakaerak, 2017ko urrikoaren aldean, emaitza ezberdinak dakartza sektore industrial handietan. Ekipo-ondasunak %2,5 gehitu dira eta Bitarteko ondasunak %0,4, baina Energia %0,3 jaitsi da. Kontsumo-ondasunak, oro har, %7,6 gehitu dira. Haietan, Iraunkorrak %12,4 igo dira eta Ez-iraunkorrak %5,7.
2018ko urriko hil arteko aldakuntza ere, 2018ko irailaren aldean, oso bestelakoa izan da industri talde handietan. Tarteko ondasunak %1,2 igo dira eta Energia %1,1 gehitu da, baina Ekipoko ondasunak %2,5 jaitsi dira. Kontsumo-ondasunak, guztira, %3,0 gehitu dira; Iraunkorrak %5,2 igo dira, eta Ez-iraunkorrak %2,1.
Euskal AEko industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak izan dituztenak urte artean hauek izan dira: Material eta tresneria elektrikoa, %13,9; Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industriak, %6,4; eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak, %0,5.
Kontrako zentzuan, jaitsi egin dira Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %3,5eko jaistearekin, Garraio-materiala, %0,3koarekin, eta Metalurgia eta metalezko produktuak, %0,2ko jaistearekin.
Lurraldeka, urriko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Gipuzkoan, %3,9ko igoerarekin, eta Bizkaian, %1,1ekoarekin, baina Araban jaitsi da %0,1.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62