2018/12/26ko prentsa-oharra

EUSKAL ENPRESEN EGITURA ETA DEMOGRAFIA 2018/01/01

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2018an euskal enpresetan langile okupatuek hirugarren aldiz jarraian gora egin dute baina kopurua murriztu egin da

Enpresak nahiko berriak ziren, % 33k bost urte edo gutxiago zituen eta % 16,2k bi urte edo gutxiago

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2018. urtearen hasieran, hainbat jarduera-sektoretako 156.528 enpresa zeuden; aurreko urtean baino 1.558 gutxiago (–% 0,9), Eustaten arabera. Enpresok 173.849 establezimendutan ari ziren (lantegiak, dendak, bulegoak…). Bertan antzeko murrizketa gertatu da (–% 0,9). Hala ere, establezimendu horietako enplegatuen kopuruak, hirugarren urtez jarraian, gora egin du % 1,8.

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia-jarduerako establezimenduak honela banatuta daude: % 14,1 Araban, % 51,9 Bizkaian eta % 34,0 Gipuzkoan; aurreko urtearen oso antzera. Aurreko urtearen aldean, Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintza sektorean establezimenduak gehitu egin dira (% 1,4), baita Informazioaren eta komunikazioaren sektorean ere (% 1,4). Aitzitik, Finantza eta aseguruetan (–% 2,6) eta Merkataritza, garraioa eta ostalaritzan (–% 2,2) establezimenduak murriztu egin dira.

graf0015984_01_e.png

Kopuruari dagokionez, establezimendurik gehien, Merkataritza, garraio eta ostalaritza sektoreak izan zituen % 37,1; ondoren, Jarduera profesional eta lagungarriak (% 16,4) eta Eraikuntza (% 11,7) sektoreak azaltzen dira.

Establezimenduen tamainaren araberako banaketa, 2017an, aurreko urtean bezalatsu izan zen. Guztietatik 2.421 establezimenduk soilik (guztien % 1,4k) zeuzkaten 50 langile edo gehiago, pertsona enplegatuen % 40,5 okupatzen zuten arren. Aitzitik, 127.562 establezimendu, ia hiru laurden, ez ziren 3 lanpostutara heltzen eta enplegu guztiaren %18,6 bakarrik hartzen zuten.

Establezimenduen jarduera-adar nagusien araberako batez besteko tamainaz, enplegu-kontzentraziorik handiena, Euskal Autonomia Erkidegoan, Industria, energia eta saneamenduaren sektorean erregistratu da. Euskal Autonomia Erkidegoan establezimenduko batez besteko tamaina 15,6 langile da. Lurraldeen artean Araba nabarmentzen da (19,2). Bizkaiak 14,1 eta Gipuzkoak 15,4 langile dituzte establezimendu bakoitzeko.

Sexuaren arabera, 2017an Euskal Autonomia Erkidegoan pertsona enplegatuen % 44,1 emakumeak ziren, aurreko urteko oso antzeko proportzioan (% 44,5). Sektore feminizatuenak hauek izan ziren: Jarduera sanitarioak eta Gizarte-zerbitzuak (% 76,5 emakumeak), Hezkuntza (% 67,8), Beste zerbitzu batzuk (% 66) eta Ostalaritza (% 56,4). Aitzitik, Erauzteko industriak eta Eraikuntza sektoreetan langile gehienak gizonezkoak dira. Bertan, emakumeak % 10 inguru dira.

ENPRESAK

Enpresen (establezimenduen jardueraren euskarri diren unitate juridikoak) % 97,5ek Euskal Autonomia Erkidegoan zuen egoitza; eta 3.891k Estatuko beste leku batean. 79.118 enpresek, erdiak, Bizkaian zuten egoitza; 52.315ek (% 33,4k) Gipuzkoan; eta 21.204k (% 13,5ek) Araban.

Enpresen batez besteko tamainak lehengoan dirau: 5,7 okupatu enpresako, 5,1 establezimendu bakoitzeko. Nortasun juridikoaren analisian, alabaina, badira alde nabarmenak. Nortasun juridikoaren titularra pertsona fisikoa denean, 1,4 enplegutara heldu ziren, bai enpresako, bai establezimenduko; gainerako forma juridikoetarako batez besteko horiek 11,8 eta 9,5 pertsonakoak dira, enpresa eta establezimendu bakoitzeko, hurrenez hurren.

ENPRESA DEMOGRAFIA

Enpresen antzinatasunari dagokienez, euskal enpresen artean enpresa berri samarrak aurkitzen ditugula azpimarratu behar dugu. Euskal Autonomia Erkidegoan ari ziren enpresen % 33k bost urte edo gutxiago zituen; eta bi urte edo gutxiagokoak % 16,2 ziren.

Establezimenduen altak eta bajak kontuan hartuz, 2017an zehar 13.550 establezimenduk hasi eta 15.094k eten zuten euren jarduera. Beraz, guztizko saldoa 1.544 establezimendu gutxiagokoa izan zen. Txandakatze handiena Merkataritza, garraioa eta ostalaritza arloetan eman da (alta guztien % 28,4 eta baja guztien % 33,4); Eraikuntza arloan alten % 18,9 eta bajen % 18 eman da; eta Jarduera profesional eta osagarrien arloan alten % 18,6 eta bajen % 17,6.

Nortasun juridikoaren araberako demografia aztertzean, pertsona fisikoaren formularen bidez sortutako establezimenduetan gertatzen dena azpimarratu behar. Establezimendu horiek alten % 65,3 eta bajen % 64,6 eragin zuten.

Pertsona enplegatuei dagokienez, pertsona fisikoko forma juridikoa duten establezimenduek establezimendu berritan enplegatutako % 41,3 hartzen dute eta desagertutako establezimendutan enplegatutako % 40,6. Sozietate mugatuak ere nabarmentzen dira, altan emandako establezimendutan enplegatutako pertsonen % 35,6rekin eta baja emandako establezimenduen % 32,4rekin.

Establezimenduen tamainaren arabera, geruzarik dinamikoena 2 enplegu edo gutxiagokoa da, ohi bezala. Berak bakarrik alta guztien % 90,2 eta baja guztien % 91,2 erregistratzen du.

Beste aldean, establezimendu handien (50 langile edo gehiago dituztenak) geruzan establezimendu guztien alten zein bajen % 0,1 dira, besterik ez. Aldiz, establezimenduetako pertsona enplegatuen alta guztien % 7,4 eta baja guztien % 8,7 suposatzen dute.

graf0015984_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2018an euskal enpresetan langile okupatuek hirugarren aldiz jarraian gora egin dute baina kopurua murriztu egin da

Eragiketa : 
Enpresak sortzearen eta ixtearen estatistika
Eragiketa kodea : 
200165
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2018/12/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0015984_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali