2018/12/18ko prentsa-oharra

HERRI ADMINISTRAZIOEN DIREKTORIOA. 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Administrazio Publikoen batez besteko enplegua 2017an 131.885 pertsonakoa izan zen, aurreko urtean baino %1,7 gehiago

Emakumeak gero eta gehiago dira, guztizkoaren %62,6 jada

Euskal AEko Administrazio Publikoek, batez beste, 131.885 enplegatu izan zituzten 2017an, Eustaten datuen arabera, aurreko urtean baino %1,7 gehiago. Estatuaren Administrazioko eta Gizarte Segurantzako langileak ez dira kontuan hartzen.

131.885 langile publikoen %65,2 Erkidegoko Administrazioan aritu ziren; %19,4 Tokiko Entitateetan; %8,1 Foru Aldundietan; gainerako %7,2ak unibertsitatean, fundazioetan eta beste entitate publiko batzuetan. Enpleguaren banaketa hori Euskal AEko erakundeetan aldaketa gutxirekin da mantentzen urteen joanean.

graf0015965_01_e.png

2016arekin konparatua, urteko batez besteko enplegua Euskal AEko administrazioetan 2.148 pertsonatan hazi zen; azpimarragarria da portzentajez Foru Aldundien bilakaera, %3,1eko tasarekin, eta ondoren Eusko Jaurlaritza dator, %1,5eko batekin. Tokiko Entitateek eta horien menpeko erakundeek %0,6ko hazkundea eduki zuten; halaber, gainerako Entitate Publikoek –zeinetan dauden, besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitatea, fundazioak eta elkarteak– %4ko aldakuntza eduki dute.

Beste alde batetik, 2017ko abenduaren 31ko datarekin, funtzionarioak guztizkoaren %62,1 ziren eta %37 lan-kontratuko pertsonala (barnean ziren kasu bietan Osakidetzako estatutupeko langileak); %0,9 goi-karguak ziren.

2017an Euskal AEko Administrazio Publikoen zerbitzurako langile guztien %59,4 langile finkoak, funtzionarioak, lan-kontratudunak eta estatutupekoak ziren; %39,7, bitarteko funtzionarioak (%15,9) eta aldi baterako langileak (%23,8).

graf0015965_02_e.png

2017ko abenduaren 31n gizonezkoak ziren Euskal AEko Administrazio Publikoetako langileen %37,4, eta emakumezkoak %62,6. Aurreko urtearen aldean, %2,7ko hazkundea izan da emakumezkoen kasuan eta %0,4koa gizonezkoenean. Euskal AEko Administrazio Publikoetan, emakume enplegatuen nagusigo hori modu progresiboan areagotu da. Halatan, 2011ren aldean, emakumeek ehuneko ia bi puntu irabazi dituzte guztizkoaren gainean.

graf0015965_03_e.png

Lurraldeen partiketari doakionez, Bizkaiak langile enplegatu guztien %48,9 ditu hartzen; Gipuzkoak, %30; Arabak, gainerako %21,1ak.

graf0015965_04_e.png

Ohar metodologikoa: Administrazio Publikoak dira: Euskal AEko Administrazio Orokorra, Foru Aldundiak, Udalak, Erakunde Autonomiadun Administratiboak, Entitate Publikoak, Sozietate Publikoak, Fundazioak eta haien menpeko Irabazi Asmorik Gabeko Instituzioak. Barne daude %50eko edo gehiagoko parte-hartze publikoa duten entitateak, administrazio batena edo zenbaitena.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz

Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Administrazio Publikoen batez besteko enplegua 2017an 131.885 pertsonakoa izan zen, aurreko urtean baino %1,7 gehiago

Eragiketa : 
Administrazio publikoen direktorioa
Eragiketa kodea : 
203021
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2018/12/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Gidazerrenda
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0015965_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali