2018/12/12ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA, 2018/III
Euskal AEko Eraikuntzaren sektorea %13,9 gehitu zen 2018ko hirugarren hiruhilekoan
%11,3ko gehikuntza darama urteak
Eustaten datuen arabera, 2018ko hirugarren hiruhilekoan, lan-egutegi homogeneoan eta urte artean, %13,9 nominala gehitu zen Euskal AEko Eraikuntza.
Hobekuntza hori, nagusiki, Etxegintzari zor izan zaio, urte arteko %15,3ko gehikuntza eduki duena; Obra Zibilean %3,2koa izan da gehikuntza.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2018ko hirugarren hiruhilekoan Eraikuntzaren sektorea %1,7 igo zen 2018ko bigarren hiruhilekoaren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, Etxegintzak bilakaera positiboa izan zuen 2018ko hirugarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean, %2,6ko gehikuntzarekin; Obra Zibilak %5,3ko jaitsiera eduki zuen aldi berean.
Euskal AEko Eraikuntza %11,3 gehitu da 2018ko lehen hiru hiruhilekoetan 2017koen aldean.
Eraikuntzaren enplegua %0,9 gehitu zen 2018ko hirugarren hiruhilekoan 2018ko bigarrenaren aldean.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62