HomeGaiakBerrikuntzaPrentsa Oharrak Berrikuntza teknologikorako...

2018/12/27 prentsa-oharra

BERRIKUNTZA INKESTA. 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Berrikuntza teknologikorako jardueren arloko gastuak % 5,7 egin du gora Euskal Autonomia Erkidegoan 2017an. 2009tik izan den igoerarik handiena da

Produktu berritzaileek enpresen negozio-zifraren % 50,6 sortzen dute.

Euskal enpresek berrikuntza teknologikorako jardueretan 2.668,1 milioi euroko gastua egin zuten 2017an, aurreko urteko gastua baino % 5,7 handiagoa, EUSTATek landutako datuen arabera.

Berrikuntza teknologikoaren jardueren barruan, jarduera nagusienak dira barneko I+Gko gastua, gastu osoaren % 51,1, Makineria eta ekipoa erostea, gastu osoaren % 19,2, eta kanpoko I+Gko gastua, gastu osoaren % 16,3; hartara, gainerako jardueretarako gastu osoaren % 13,4 geratzen da.

graf0015989_01_e.png

Euskal Autonomia Erkidegoan 10 langile edo gehiago dituzten enpresen % 32,6 dira enpresa berritzaileak.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2017an, enpresen % 16,04k egin zuten berrikuntza teknologikoa edo bestelako berrikuntza; 2016an baino 4 hamarren txikiagoa da ehuneko hori. Edonola ere, 10 langile edo gehiagoko enpresak soilik aintzat hartuta, enpresa berritzaileen ehunekoa % 32,64ra arte gehitzen da; kasu horretan ere, 2016an baino 1,4 puntu txikiagoa da ehunekoa.

Aribideko edo arrakastarik gabeko berrikuntza teknologikoak soilik dituzten enpresak kontuan hartuz gero (EIN), enpresa guztien % 16,6ra igotzen dira ehuneko horiek, eta 10 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan % 35,2ra. Bi kasuetan, aurreko urtean baino 0,4 puntu txikiagoko ehunekoak dira.

graf0015989_02_e.png

2015-2017 aldian, enpresa guztien % 10,9k izan zuten berrikuntza teknologikoa, hau da Euskal Autonomia Erkidegoan 17.614 enpresa berritzaile izan zen; aurreko aldian baino 0,5 puntu txikiagoa da ehunekoa. Berrikuntza teknologikoa da merkatuan produktu berriren bat edo nabarmen hobetutako produkturen bat (ondasuna izan edo zerbitzua izan) sartzeko gauza izan diren enpresek egindako berrikuntza —2017an, enpresa guztien % 6,7— edo establezimenduaren barruan beste prozesu bat edo prozesu nabarmen hobetu bat ezarri duten enpresek egindako berrikuntza —enpresen % 8,5—.

Haatik, 10 langile edo gehiago dituzten enpresak soilik kontuan hartzen badira, ehuneko horiek % 27,3ra igotzen dira, eta, aurreko datuekin alderatuta, ehunekoak 0,6 puntu txikiagoak lirateke. Tamaina horretan, produktuaren arloan berritzaileak dira enpresen % 17,1 eta prozesuan berritzaileak dira enpresen % 22,1.

Berrikuntza teknologikoa duten enpresen % 29,1ek finantzaketa publikoa jasotzen dute

Enpresa berritzaileek erakunde baten edo gehiagoren finantzaketa publikoko laguntzak jaso ditzakete. Berrikuntza teknologikoa duten enpresen % 29,1ek finantzaketa publikoa jaso zuten. Laguntza horien jatorriari erreparatzen bazaio, nabarmentzen dira Eusko Jaurlaritzaren eskutik jasotako laguntzak, enpresa berritzaile guztien % 20,4k jaso baitzituzten. Horrek esanahi du Eusko Jaurlaritzak guztiz edo modu partzialean finantzatzen dituela laguntza jasotzen duten enpresa berritzaile guztien % 70,3.

10 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan, % 45,7k jasotzen dituzte laguntzak, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du enpresa kopururik handiena; hain zuzen ere, tamaina horretako enpresen % 32,2k jasotzen dute Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa. Beste modu batean esanda, Eusko Jaurlaritzak finantzatzen ditu, guztiz edo modu partzialean, laguntzak jasotzen dituzten 10 langile edo gehiagoko enpresa guztien % 70,5.

graf0015989_03_e.png

Berrikuntza teknologikoa duten enpresa gehienek, % 92,6k, uste dute berrikuntzak eragin positiboak dituela

Enpresen % 85,2k uste dute berrikuntzak eragin positiboa duela haien produktuetan —izan ondasun, izan zerbitzu—, % 73,9k uste dute eragin positiboa duela haien barne-prozesuetan, % 50,6k uste dute eragin positiboa duela enpleguan eta % 46,1ek uste dute bestelako eragin positiboak ere badituela, hala nola ingurumen-inpaktu txikiagoa edo langileen osasun hobea.

10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen artean, % 94,7k uste dute berrikuntzak eragin positiboak dituela; % 88,0k uste dute haien produktuetan eragin positiboa duela, % 73,6k uste dute barne-prozesuetan eragin positiboa duela, % 64,5ek uste dute enpleguan eragin positiboa duela eta % 48,6k uste dute bestelako eragin positiboak dituela, hala nola ingurumen-inpaktu txikiagoa, % 39,5ek, langileen osasun hobea, % 32,9k, eta arauzko baldintzak betetzea, % 39,2k.

Enpresen erdiek baino gehiagok uste dute berrikuntza teknologikoari traba egiten dioten faktoreak daudela

Zehazki, enpresen % 52,0k uste dute zenbait faktorek berrikuntza teknologikoa eragozten duela. Faktore horien artean, faktore ekonomikoak nabarmentzen dira, % 43,5. Hartara, enpresek gehiegizko arrisku ekonomikoak nabarmentzen dituzte, % 35,8k, baita berritzearen ondoriozko kostu handiak, % 37,8k, eta finantzaketa-iturri egokien falta, % 32,1ek. Era berean, enpresen % 30,1ek uste dute barneko zenbait faktorek ere traba egiten diotela finantzaketari, hala nola antolakuntzaren zurruntasunak, langile kualifikatuen faltak edo teknologiari edo merkatuei buruzko informazioaren faltak. Azkenik, enpresen % 28,7k uste dute beste faktore batzuek ere eragozten dutela berrikuntza, hala nola arauen arloko malgutasun txikiak edo sentikortasun-faltak.

10 langile edo gehiagoko enpresen artean, enpresen % 63,9k uste dute berrikuntzari traba egiten dioten faktoreak daudela, eta aurreko eragozpen berak nabarmentzen dituzte.

Produktu berritzaileek enpresen negozio-zifraren % 50,6 sortzen dute.

Produktua berritu duten enpresen kasuan, negozio-zifraren % 50,6 haien produktu berritzaileetatik dator, eta, hartara, negozio-zifra gainerako % 49,4 aldatu gabeko edo aldaketa txikiko produktuen ondoriozko da.

10 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan ehuneko horiek aldaketa txikiak dituzte; produktu berrietatik edo nabarmen hobetuetatik dator haien negozio-zifraren % 49,5.

Berrikuntza ez teknologikoa

Berrikuntza ez teknologikoari dagokionez, hau da, antolaketako edo merkaturatzeko berrikuntzari dagokionez, enpresen % 9,5ek egiten dute berrikuntza ez teknologikoa. Antolaketa-berrikuntza enpresaren barne-funtzionamenduan antolaketa-metodo berriak inplementatzean datza, eta euskal enpresen % 5,3k egiten dute; bestetik, merkaturatze-berrikuntza merkataritza-estrategia edo -kontzeptu berriak gauzatzean dautza, zehazki aurreko estrategia edo kontzeptuetatik nabarmen desberdinak direnak eta aurrez erabili ez direnak, eta euskal enpresen % 5,9k egiten dute merkaturatze-berrikuntza. 10 langile edo gehiago dituzten enpresetan, berrikuntza ez teknologikoa % 19,0 da, eta antolaketa-berrikuntzen ondoriozkoa da % 15,5 eta merkaturatze-berrikuntzaren ondoriozkoa da % 9,4.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea Donostia kalea, 1. 01010 Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Berrikuntza teknologikorako jardueren arloko gastuak % 5,7 egin du gora Euskal Autonomia Erkidegoan 2017an. 2009tik izan den igoerarik handiena da

Eragiketa : 
Berrikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
223202
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018-2023
Eguneratze data : 
2018/12/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/30
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0015989_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali