2018/12/28ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA, 2018KO AZAROA
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,2 jaitsi ziren 2018ko azaroan aurreko hilaren aldean
2017ko azaroaren aldean %2,1 gehitu ziren kostuak
2018ko azaroan Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 jaitsi zen aurreko hilaren aldean, eta azarorako urte arteko tasa %2,1 gehitu, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean lan-eskuaren kostuan ez zen aldakuntzarik izan (%0,0) eta lehengaien kostua %0,3 gutxitu zen.
Lehengaien kostuen barnean, Etxegintza %0,2 jaitsi zen aurreko hilaren aldean eta Obra Zibila %0,8. Urte artean, bi azpisektore horiek zeinu bera dute erakusten, baina intentsitate diferentearekin, Etxegintzan lehengaien kostuak %2,0 gehitu baitira, eta Obra Zibilean %3,1.
Kontsumitutako lehengaietan urte artean (2018ko azaroa 2017koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Petrolio-fintzea, %11,2rekin; Metalurgia, %4,9rekin; eta Industria kimikoa eta Energia elektrikoa eta gasa, %4,2rekin kasu bietan. Aldiz, prezio hazkunderik txikienak lehengaietan azken hamabi hiletan: Kautxu eta plastikoa, iazko balioak errepikatzen dituena (%0,0), Material elektronikoa, %0,4ko igoerarekin, eta Material elektrikoa, %0,7ko gehikuntzarekin.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62