2019/01/10eko prentsa-oharra
INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA, 2018KO AZAROA
Euskal AEko industri jarduera %1,9 jaitsi zen 2018ko azaroan
Industri produkzioaren indizeak %1,8ko gehikuntza metatua du 2018ko lehen hamaika hiletan, ekipo-ondasunen lidergopean, %3,3ko tasa metatuarekin
Eustaten datuen arabera, 2018ko azaroan %1,9 jaitsi zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2017ko hil beraren aldean. 2018ko lehen hamaika hiletan %1,8ko hazkundea izan da, 2017ko aldi beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %1,8 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa 2018ko urriaren aldean.
2018ko azaroko indizearen bilakaerak, 2017ko azarokoaren aldean, emaitza ezberdinak dakartza sektore industrial handietan. Ekipo-ondasunetan %6,6 jaitsi da eta Bitarteko ondasunetan %1,5, baina Energiaren kasuan %4,3 gehitu da eta Kontsumo-ondasunetan, guztira, %1,4 igo da. Azken horietan, Iraunkorrak %11,5 igo dira eta Ez-iraunkorrak %1,9 jaitsi.
2018ko azaroko hil arteko aldakuntzak negatiboak izan dira 2018ko urriaren aldean industri sektore handi guztientzat, Energiarentzat izan ezik, zeina %2,6 igo baita. Ekipo-ondasunak %5,0 jaitsi dira, Bitarteko ondasunak %0,9 eta Kontsumo-ondasunak %2,5. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %1,8 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %2,7.
Euskal AEko industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak izan dituztenak urte artean hauek izan dira: Material eta ekipo elektrikoa, %20,4rekin; Zurgintza, papera eta arte grafikoak, %7,2rekin; eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %6,9rekin.
Kontrako norabidean, jaitsierak izan dira hauetan: Garraio-materialean, %16,5; Makineria eta ekipoan, %5,8; eta Kautxu eta plastikoan, %4,2.
Lurraldeka, azaroko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Bizkaian, %1,0ko igoerarekin, baina Gipuzkoan %0,7ko jaitsiera izan da eta Araban %8,8koa.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62