2019/01/25eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI). APARTAMENTUAK 2018KO ABENDUA
Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %31,8 hazi ziren 2018ko abenduan eta %26,6 urte osoan
2018ko turismo-balantzea: %4,7 hazi dira turista-sarrerak eta %8,1 gaualdiak Euskal AEn
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak 2018ko abenduan 22.393 izan dira, 2017ko abendukoen aldean %31,8ko gehikuntza.
Ostatu-gauek urtetik urterako bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %42,9 igo dira, Bizkaian %36,2 eta Araban %18,7.
Bestela ere, 2018ko abenduan 5.233 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko apartamentu turistikoetan, %4,5eko gehikuntza dena. Lurraldeka, bidaiari-sarrerek behera egin dute %28,1 Gipuzkoan eta %8,7 Araban, baina gora egin dute %37,1 Bizkaian.
Egonaldien batezbestekoa 4,28 egunekoa izan da abenduan, 2017ko abenduan izandako 3,39 eguneko batezbesteko egonaldiaren gainetik. Arabako egonaldiak iazko abenduan 6,04 egunekoak izatetik 7,86 egunekoak izatera igaro dira aurtengo abenduan; Gipuzkoako kasuan, 2017ko abenduan 2,48 egunetik aurtengo abenduan 4,93 egunera luzatu dira egonaldiak; aldiz, Bizkaian gutxitu egin dira 2017ko abenduko 2,94 egunekotik 2,92 egunekora aurtengo abenduan.
2018an, oro har, apartamentu turistikoetako gaualdiak %26,6 igo dira
2018an, oro har, 308.409 gaualdi izan dira Euskal AEko apartamentu turistikoetan, zeina %26,6ko gehikuntza baita 2017aren aldean. Gaualdiek gora egin dute hiru lurraldeetan: %50,7 Gipuzkoan, %32,9 Araban eta %7,5 Bizkaian.
79.306 sarrera izan dira Euskal AEko apartamentu turistikoetan 2018an, aurreko urtekoen aldean %8,3ko igoera dena. Araban %24,2 igo dira sarrerak eta %16,3 Gipuzkoan, baina %0,7 jaitsi dira Bizkaian..
2018an iritsitako batez besteko egonaldia 3,89 egunekoa izan da, zeinek hobetzen duen 2017an lorturikoa, 3,33 egun. Araban iragan da 2017an batez besteko egonaldia 6,46 egunekoa izatetik 2018an 6,91 egunekoa izatera, Bizkaian 2,78koa izatetik 3,01ekoa izatera eta Gipuzkoan 2,88koa izatetik 3,73koa izatera, hobekuntza azpimarragarria.
2018ko abenduko turista-balantzea
Hotelak, landa-ostatuak eta apartamentuak batera, 220.565 sarrera erregistratu dira 2018ko abenduan, %5,1eko gehikuntza aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaiak Euskal AEko sarrera guztien %48,9 kontzentratzen ditu eta sarrera guztien batuketak %6,4 egin du gora. Gipuzkoak Erkidegoko sarreren %36,5 hartu ditu eta bere gorakada %6,4koa izan da; Araban, zeinek sarrera guztien %14,6 hartu baititu, %1,8ko beherakada izan da.
Ostatu-gauek %7,5 egin dute gora establezimendu turistiko hartzaileen guztizkoan, eta gorakada hori hiru lurraldeetan gertatu da: %8,3 Bizkaian, %7,0 Gipuzkoan, %5,9 Araban.
Urte osoan %8,1 igo dira gaualdiak hoteletan, landa-ostatuetan eta apartamentuetan Euskal AEn
2018an zehar 6.799.104 gaualdi izan dira Euskal AEn hoteletan, landa-ostatuetan eta turismo-apartamentuetan, 2017an izandakoen aldean %8,1eko igoera. Ostatu-gauek hiru lurraldeetan egin dute gora: %10,5 Gipuzkoan, %6,6 Bizkaian, %6,1 Araban.
2018an lorturiko sarrerak 3.322.922 izan dira hoteletan, landa-ostatuetan eta turismo-apartamentuetan, aurreko urtearen aldean %4,7ko gehikuntza. Sarrerak ere igo dira hiru lurraldeetan: %7,4 Gipuzkoan, %3,7 Bizkaian eta %0,9 Araban.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62