2019/01/31ko prentsa-oharra
OSPITALEETAKO ERIKORTASUN-ESTATISTIKA. 2017
2017an Euskal AEko akutuen ospitaleetan 232.856 ospitaleratze erregistratu ziren
Halaber, kirurgia anbulatorioan 75.179 pertsona artatu ziren
232.856 pertsona izan ziren orotara ospitaleratuak 2017an akutuen ospitaleetan Euskal AEn (ez dira sartzen egonaldi ertain eta luzeko ospitaleak, ezta psikiatrikoak ere), zeina den %0,4 gehiago aurreko urtearen aldean, Eustaten datuen arabera. Ospitaleratzeko kausa nagusiek jarraitzen dute izaten digestio-eritasunak, zirkulaziokoak eta arnasketakoak, zeinek oro har hartzen duten ospitaleratze guztien %38,1. Gainera, kirurgia anbulatorioko modalitatean 75.179 pertsona artatu ziren; nagusiki, begiaren gaixotasunengatik.
Pertsonen %83 ospitale publikoetan artatu ziren eta %17 pribatuetan; azken horietan patologia ugarienak muskulueskeletikoak izan ziren, ordea (%18.5).
Ospitaleraturiko gizonen proportzioa (%50,3) emakumeenaren antzekoa (%49,7) izan bazen ere –salbuetsiak artatze-kasuak erditzeagatik, haurduntzagatik eta puerperioagatik, zeinak oro har ez baitira osasun-arazoak–, gizonen proportzioa %54,7koa izan zen, emakumeena baino ehuneko 10 puntu handiagoa (%45,3).
65 urte eta gehiagoko pertsonak maizago doaz ospitaleetara eta ospitaleratze guztien kasik erdiak dira (%48,7); horien artean, %45 dira 80 urte eta gehiagoko pertsonenak.
Aparatu digestiboak ospitaleratzeen %13,5 ekarri zituen, ugarienak; zirkulatorioak %12,7; arnasbide-arazoek %11,9; tumoreek %9,7; traumatismo eta lesioek %9. Gainerakoen artean, %7,9 erditze, haurduntza eta puerperioagatik, %5,7ko jaitsiera dena 2016arekiko, zeinek kokatzen baitu talde hori zazpigarren tokian, aparatu muskulueskeletikoari eragiten dioten eritasunengatik izaniko ospitaleratzeen ondotik (%8,5).
Emakumeen artean, amatasunari loturiko kasuak salbuetsirik (%16), lehenik artatu ziren aparatu digestiboaren gaixotasunak (%11,5) eta, ondoren, arnas aparatukoak eta zirkulaziokoak, antzerako pisu batekin, hirugarren eta laugarren tokietan (%10,5 eta %10,4, hurrenez hurren).
Gizonen artean, hiru zio nagusiak emakumeenak dira berriz ere, nahiz eta kasuen proportzioa beti handiagoa den: aparatu digestiboko gaixotasunak (%15,4), zirkulaziokoak (%15) eta arnasketakoak (%13,3).
Orobat, ospitaleratzeko zioak oso lotuak daude adinarekin: 0-14 urtekoen artean ospitaleratze gehienak arnasbideengatik eta erdiberriarokoengatik izan ziren; 15-44 bitartean haurduntza, erditzea eta puerperioa nagusitu ziren (%36,5). Adinean aurrera joan ahala, bestelako patologiak nabarmentzen dira: digestiokoak eta tumoreak 45-64 bitartean, zirkulaziokoak 65 eta 79 urte bitarteko pertsonengan, eta azken horiek eta arnasketakoak 80 urte eta gehiagokoen artean.
Haurduntza, erditzea eta erdiberriaro edo puerperioa kanpoan utzirik, ospitalizatuen batez besteko adina 62 urtekoa izan zen; 72 urtekoa gaixotasun zirkulatorioetan. Tumoreetan eta aparatu genitourinarioaren gaixotasunetan izan ezik, batez besteko adina ospitaleratzean txikiagoa da gizonen artean emakumeen artean baino; alderik handiena traumatismo eta lesioengatikoetan gertatu zen (54 urte; emakumeek 67).
Egonaldien batez besteko iraupena 5,7 egunekoa izan zen. Egonaldirik luzeena buru-nahasteek eragin zuten (13,6 egun); ondoren, jaiotza-ingurukoek (11,2 egun), gaixotasun infekziosoek (8,8 egun) eta tumoreek (7,1 egun).
Begi-lausoa eta begi gaixotasunak kirurgia anbulatorioaren %38,2 izan ziren
Kirurgia anbulatorioko modalitatean, non egunean bertan konpontzen baitira prozesuok, 75.179 gertakari zenbatu ziren (-%0,6 2016arekiko), zeinetarik %38,2 begiaren eritasuneetakoak izan ziren, eta begi-lausoa suertatu zen patologia arruntena.
Bigarren, muskulueskeletikoak (%10,8); ugarienak hor, meniskoa gizonengan eta juanikotea emakumeengan.
Ohar metodologikoa
Estatuaren estatistikekin eta nazioartekoekin konparatzeko arrazoiengatik, ospitaleratzeko modalitatean bakarrik hartzen dira kontuan gertakari horiek zeinek duten egun bateko edo gehiagoko iraupenik; alegia, ez dira 0 egunekiko gertakariak aintzat hartzen. Egonaldiaren iraupena kalkulatzen da egun-kopurua bezala sartze-datatik altakora arte, kontuan izan gabe sartze edo altako orduak. Irizpide hori bera aplikatu da 2016. urteko datuetan 2017koekin konparagarriak izan daitezen.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62