2019/01/31ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA, 2018KO ABENDUA
Euskal AEko eraikuntza-kostuak %0,2 jaitsi ziren 2018ko abenduan aurreko hilaren aldean
2017ko abenduaren aldean %2,1 gehitu ziren kostuak
2018ko abenduan, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,2 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %2,1 gehitu zen, EUSTATen datuen arabera.
Lan-eskuaren kostua lehengoan da (%0,0) aurreko hilaren aldean; lehengaien kostuak %0,3 jaitsi ziren.
Etxegintzako lehengaien kostua %0,2 jaitsi da abenduan; Obra Zibilarenena, %1,3. Urte artean, bi azpisektoreetan zeinu positiboak dira, zeren Etxegintzan %2,2 gehitu baitira lehengaien kostuak eta %2,0 Obra Zibilean.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2018ko abendua 2017koaren aldean) prezio-hazkunderik handienak: Industria kimikoa, %3,4rekin, eta Metalurgia eta Mineral ez-metalezkoak, %3,3rekin kasu bietan. Kontrako norabidean, prezio-jaitsierekin lehengaietan azken hamabi hiletan: Petrolio fintzea, %1,5eko jaitsierarekin; Kautxu eta plastikoa, %0,6koarekin; eta Material elektronikoa, %0,5ekoarekin.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62