2019/02/26ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA, 2019KO URTARRILA
Euskal AEko eraikuntza-kostuak % 1,4 igo ziren 2019ko urtarrilean, aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean, 2018ko urtarrilaren aldean, kostuak % 2,4 hazi ziren
2019ko urtarrilean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea % 1,4 hazi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa % 2,4 gehitu zen, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilarekin alderatuta, lan-eskuaren kostua % 2,3 hazi zen eta lehengaien kostua % 1,1.
Urtarrilean, Etxegintza azpisektoreko lehengaiak % 1,1 hazi ziren, eta Obra Zibilaren azpisektorea % 1,2 hazi zen. Urte artean, bi azpisektoreetan zeinuak berberak dira, Etxegintzan % 2,4 gehitu baitira lehengaien kostuak eta % 2,1 Obra Zibilean.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2019ko urtarrila 2018koaren aldean) prezio-hazkunderik handienak izan dira: Industria ez metalikoa, %4,5ekin, Energia elektrikoa eta gasa, % 4,0rekin, eta Egurraren Industria, % 2,7rekin. Kontrako norabidean, prezio-hazkunde txikienak lehengaietan azken hamabi hiletan izan dira: Altzari ekoizpena, ez da aldatu (% 0,0), Petrolio fintzea, % 0,2 hazi da, eta Material elektronikoa eta Kautxu eta plastikoa, % 0,5 hazi baitira bi kasuotan.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62