2019/02/13ko prentsa-oharra
OSPITALEETAKO ERIKORTASUN ESTATISTIKA. 2017
Euskal AEko ospitalizazioen %83 ospitale publikoetan artatu ziren
Haurduntza, erditze eta puerperioagatik izanikoak zazpigarren tokian kokatu ziren Euskal AEn eta bosgarrenean Espainian
Euskal AEko ospitaleek 245.409 ospitalizazio erregistratu zituzten 2017an, Espainia osoko %5, eta, hala, dimentsio horretan zazpigarren Erkidego Autonomoa izan zen Euskal AE, Eustaten datuen arabera. Halaber, ospitalizazioen %82,8 ospitale publikoetakoak izan ziren, ehuneko 10 puntu Espainiako batezbestekoaren gainetik (%72,5).
Ospitalearen asistentzia-helburuaren arabera, ospitaleratzeen %94,9 akutuen ospitaleetan izan ziren, %4 egonaldi ertain eta luzeko ospitaleetan eta %1,1 psikiatrikoetan.
Ospitaleraturiko gizonen proportzioa (%50,2) eta emakumeena (%49,8) antzekoak izan ziren; Estatuan gehiago izan ziren emakumeak (%52,3). 65 urte eta gehiagoko pertsonak sarriago joan ziren ospitaleetara, ospitalizazioen erdiak iritsita; Espainian, %45,3.
Ospitalizazio-kausa nagusiak, Espainia osoan bezala, zirkulazio-eritasunak, digestiokoak eta arnasketakoak izan ziren, ospitalizazioen %38,2 (Espainian %37,2); halaz ere, haurduntzari, erditzeari eta puerperioari loturiko egonaldiek zazpigarren tokia hartu zuten Euskal AEn, ospitalizazioen %7,5ekin, noiz eta Espainian bosgarrena hartu baitzuten (%9,2).
Aipatu hiru eritasun-taldeak emakume-ospitaleratzeen %32,8 izan ziren eta %43,5 gizonen kasuan (Estatuan, %31,5 eta %43,6, hurrenez hurren).
Asistentzia-helburua kontuan izanik, egonaldi ertain eta luzeko ospitaleak eta psikiatrikoak, ospitalizazioen %5,1ekin, ereduz ezberdinak suertatzen dira akutuen ospitaleen aldean, bai artatzen diren patologiez bezainbatean bai ospitaleko egonaldiaren iraupenari doakionez.
Egonaldi ertain eta luzeko ospitaleetan ia ospitaleratzeen erdiak arnas aparatuko eritasunek eragin zituzten (%27,6) edo zirkulazio-aparatukoek (%19,6) eta batez besteko egonaldia 20 egunekoa izan zen. Ospitaleko psikiatrikoen kasuan, artatzeen %94,1 lotuak izan ziren buruko eta portaerako desorekei, eskizofrenia nabarmentzen dela, 6 hilez goitiko batez besteko egonaldiarekin.
Ohar metodologikoa
Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) batera egin da eragiketa. Konparatzeko zioengatik, ospitaleratzeko modalitatean bakarrik hartzen dira kontuan gertakari horiek zeinek duten egun 1eko edo gehiagoko iraupenik; alegia, ez dira 0 egunekiko gertakariak aintzat hartzen. Egonaldiaren iraupena kalkulatzen da egun-kopurua bezala ospitaleratze-datatik altakora arte, kontuan izan gabe ospitaleratzeko edo altako orduak.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62