2019/02/18ko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA. III/2018
Jaiotzak %3,8 urritu ziren 2018ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEn
Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien %44,5 izan ziren
2018ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.261 haur jaio ziren, zeina den aurreko urteko aldi berean baino %3,8 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Araban izan da jaitsierarik ohargarriena, non 709 haur jaio baitziren, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean %7,8ko jaitsiera; Bizkaian, 2.112 jaiotzarekin, %4,3ko jaitsiera izan da; azkenik, Gipuzkoan, 1.440 jaiotzarekin, %0,9koa izan da jaitsiera.
Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien %44,5 izan ziren; aurreko urteko aldi berean %42 izan ziren.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2018ko udako hiletan 2.292 haur (%51,4) lehenbiziko haurrak izan ziren; 1.558 (%36,6) aurretik beste bat bazen familietara etorri ziren; hirugarren eta ondorengoak %12,0 izan ziren.
Amen 10etik 8k 30 urte baino gehiago zeukaten
Jaiotzak amaren adinaren arabera banaturik, 30-34 urteko amen taldea nagusi da oraindik ere, erditzeen %36,7rekin. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea dago, 35-39 urte artekoa (%33,0). 25-29 urte arteko taldea %13,3 da; eta 25 urtez azpikoa, %6,4. Azpimarragarria da ezen 40 urte edo gehiagoko amen taldeak erditzeen %10,5 dakartzala.
Amen batez besteko adina, 33,4 urte, aurreko urteko hiruhileko berekoaren antzekoa da, eta honela banatua: ama ezkonduen artean, 33,7 urte; ezkongabekoena, 32,8; dibortziatuena, 36,7.
Atzerriko amak guztizkoaren laurden bat dira
2018ko uztail, abuztu eta irailean Euskal AEn amatutakoen arteko %25,8 atzerritarrak ziren, portzentaje bat handiagoa aurreko urteko aldi bereko %22,9ren aldean. Portzentaje hori bakarrik gainditu zen Araban, non erdietsi baitzen %32,9, Euskal AEko guztizkoan baino hamar puntu gehiago. Gipuzkoan eta Bizkaian atzerriko amen proportzioa %24,5 eta %24,3 izan zen, hurrenez hurren.
Amatzeko adina aldatu egiten da nazionalitatearen arabera. Izan ere, atzerritarrena 30,8 urtekoa izan zen batez beste; espainiarrena, 34,3koa.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62