2019/03/25eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA, APARTAMENTUAK. 2019ko OTSAILA
Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %14,9 gehitu ziren 2019ko otsailean
Hotelak, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera harturik, %7,5eko gehikuntza izan da gaualdietan otsailean
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak 2019ko otsailean 19.834 izan ziren, 2018ko otsailekoen aldean %14,9ko gehikuntza.
Ostatu-gauek urtetik urterako bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %23,0ko hazkundea izan da, Bizkaian %14,7koa eta Araban %7,0koa..
Bestalde, 2019ko otsailean 4.411 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko apartamentu turistikoetan, %19,3ko gehikuntza. Bidaiari-sarrerak %36,3 gehitu dira Bizkaian eta %11,6 Gipuzkoan, baina Araban %17,8 gutxitu dira.
Batez besteko egonaldia, otsailean, 4,50 egunekoa izan da, 2018ko otsailean 4,67 zelarik. Araban lehengo urteko 9,83 egunetik aurtengo otsaileko 12,80ra luzatu da; Bizkaian 3,34tik 2,81era laburtu da; Gipuzkoan 4,28tik 4,72ra luzatu da.
2019 otsaileko turista-balantzea
Hotelak, landa-ostatuak eta apartamentuak batera, 189.679 sarrera erregistratu dira 2019ko otsailean, %5,7ko gehikuntza dena aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian Euskal AEko sarrera guztien %47,5 kontzentratzen dira, eta sarreren batura %3,9 gehitu da. Gipuzkoan erkidegoko sarreren %39,4 daude, %9,9ko gehikuntzarekin; Araban, sarrera guztien %13,2, %0,6ko gehikuntzarekin.
Gaualdiek %7,5 egin dute gora establezimendu turistiko hartzaileen guztizkoan, eta gorakada hori hiru lurraldeetan gertatu da. Gipuzkoan %7,9 igo dira gaualdiak, Bizkaian %7,5 eta Araban %6,4.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62