2019/03/12ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAREN INDIZEA, 2018/IV
Euskal AEko Eraikuntza %15,3 gehitu zen 2018ko laugarren hiruhilekoan, Etxegintzak bultzaturik
2018. urtean zehar %12,5eko gehikuntza izan da guztira, Etxegintzak bultzaturik %13,5ekin
Eustaten arabera, 2018ko laugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %15,3 nominala gehitu zen Euskal AEko Eraikuntza.
Urtaroen eragina zuzendurik, 2018ko laugarren hiruhilekoan Eraikuntza %3,7 gehitu zen, 2018ko hirugarrenaren aldean.
Eraikuntzaren sektorearen jardueraren igoera hiruhileko honetan zor izan zitzaion Etxegintzaren azpisektorean izaniko jokamolde positiboari, zeren urte artean %17,3 egin baitzuen gora; Obra Zibilaren azpisektoreak, aldiz, %1,0 egin zuen behera.
Hiruhileko artean, sektorearen jarduera 2018ko laugarren hiruhilekoan aurrekoarekin alderatuz gero, Etxegintzan %4,2ko bilakaera positiboa izan zen; Obra Zibilean, %1,5eko jaitsiera.
Eraikuntzako enplegua %1,1 gehitu zen 2018ko laugarren hiruhilekoan hirugarrenaren aldean.
Urteko balantzea
2018 osoan, Eraikuntzaren koiunturaren indizea %12,5 gehitu da aurreko urtekoaren aldean, jokamolde positiboekin hura osatzen duten bi azpisektoreena: Etxegintza %13,5 handitu zen, 2017an lorturiko igoerak hobetuz; Obra Zibilak ere, bestalde, tasa positiboak ditu erakusten, 2017aren aldean %4,9ko igoerarekin. Enpleguaz bezainbatean, okupatutako langileen indizeak %4,3ko hazkundea eduki zuen 2018an, handiena 2001etik.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62