2019/04/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA, 2019KO OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko jarduera industriala %2,0 igo zen 2019ko otsailean

%1,7ko gehikuntza metatua du industri produkzioaren indizeak 2019ko lehen bi hiletan

Eustatek landutako datuen arabera, 2019ko otsailean %2,0 igo zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2018ko hil beraren aldean. 2019ko lehen bi hiletan %1,7ko hazkundea izan da 2018ko aldi beraren aldean.

Urtaroen eragina zuzenduta, %0,3 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa 2019ko urtarrilarekin alderatuta.

2019ko otsailean, 2018koaren aldean, zeinu ezberdineko eboluzioak gertatu dira: Energia %2,7 jaitsi da eta Bitarteko Ondasunak %0,8, baina Ekipoko Ondasunak %6,0 igo dira eta Kontsumoko Ondasunak, guztira, %4,0 gehitu dira. Horien barnean, Kontsumoko Ondasun Ez-iraunkorrek %8,6 egin dute gora eta zeinu positiboa eta hazkundea eragin dute, zeren Iraunkorrak %7,4 jaitsi baitira.

2019ko otsaileko hil arteko aldakuntzak ere ditu, 2019ko urtarrilaren aldean, zeinu ezberdineko eboluzioak industria-talde handietan. Bitarteko Ondasunek %1,1 egin dute behera eta Ekipoko Ondasunek %0,7, baina Energia %4,6 igo da eta Kontsumoko Ondasunak, oro har, %3,3 gehitu dira, zeren Ez-iraunkorrak %5,0 igo diren eta Iraunkorrak %1,4 jaitsi.

graf0016389_01_e.png

Euskal AEko industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2019ko otsailean, urte artean: Zurgintza, papera eta arte grafikoak, %14,2; Makineria eta ekipoa, %9,5; eta Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industriak, %7,3. Alderantzizko zentzuan, izan da jaitsierarik Garraio-materialean, urte artean %9,9koa.

Lurraldeka, 2019ko otsailean urte arteko tasan, Gipuzkoa %4,3 igo da eta Bizkaia %1,8, baina Araban %1,8ko murrizketa gertatu da.

graf0016389_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko jarduera industriala %2,0 igo zen 2019ko otsailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2019/04/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0016389_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali