2019/03/27ko prentsa-oharra

INGURUMEN KONTUAK. INGURUMEN ZERGEN KONTUA 2017 (A)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ingurumen-zergak Euskal AEn %4,7 hazi ziren 2017an eta ia 1.200 milioi euro izan ziren

Euskal AEko zerga guztien %7,8 izan zen zifra hori

Euskal AEko Ingurumen-zergak 1.199 milioi eurokoak izan ziren 2017an, aurreko urtean baino %4,7 gehiago, Eustatek eginiko Ingurumen Zergen Kontuaren arabera.

Ingurumen-zergak horrela definitzen ditu EUROSTATek: horiek zeinen zerga-oinarria unitate fisiko edo antzekoren bat baita materialen batena zeinek ingurumenean inpaktu kaltegarri, zehaztu eta espezifikoa baitu; SEC2010-Europar Kontu Sisteman zerga gisa identifikatuak behar dira izan.

graf0016372_01_e.png

Ingurumen-zergak hiru kategoriatan sailkatzen dira: Energiaren gaineko zergak, Garraio-zergak, Kutsadura- eta baliabide-zergak.

Taldekatze horri kasu eginez, Energiaren gaineko zergak dira munta handienekoak eta 2017an 1.034 milioi eurokoak izan ziren, guztiaren %86,2. Talde horren barnean garrantzitsuena da Hidrokarburoen zerga berezia, 891 milioirekin, dagokion taldearen %86,2. Zerga hori %4,7 hazi zen 2016aren aldean, Energiaren gaineko zergen guztizkoan den hazkunde-tasa bera.

Bigarren garrantzian, Garraio-zergak, guztiaren %12,9, 2017an 155 milioi euro izan ziren, %4,5 gehiago aurreko urtean baino. Nabarmentzen da trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga, 134 milioi euro 2017an, %86,0 zerga-talde horretan.

Azkenik, Kutsadura- eta baliabide-zergak, gainerako %0,9a, urte arteko aldakortasun handiagoa dutenak; 2017an %7,8 hazi ziren aurreko urtearen aldean, 10 milioi eurora iritsita.

Ingurumen-zergak %1,62 izan ziren BPGz 2017an, Espainiarako zenbatetsitako %1,83ren azpitik eta 28-EBko %2,40renetik.

Zergen guztizkoan, Ingurumen-zergak 2017an kontabilitate nazionalaren markoaren barnean kontabilizaturiko zerga guztien %7,8 izan ziren. Zerga-motaren arabera, ingurumen-zerga gehien hementxe daude: Produktuei buruzko zergetan, BEZ eta inportazioei buruzkoak aparte. %52,5 dira, 1.037 milioi eurora iritsita.

graf0016372_02_e.png

Beste zerga korrienteen barruan, ingurumen xededunak guztiaren %42,8 izan ziren 2017an, 134 milioi euro; Ekoizpenari buruzko gainerakoetan, %4,5 izan ziren ingurumen xededunak, 28 milioi euro alegia.

Gainerako zergetan, azkenik (non biltzen baitira BEZ, inportazioen gainekoak, errentaren gainekoak eta kapitalari buruzkoak), ez dago ingurumen-zergarik.

Baldin hartzen baditugu kontuan diru-sarrera fiskal denak (zergak eta gizarte-kotizazioak), ingurumen-zergak Euskal AEn %5,0 dira, 28-EBren batezbestekoaren azpitik, %6,0koa dena, eta Espainiakoaren azpitik (%5,3), eta apur bat gainetik Frantzia (%4,8), Belgika (%4,7) eta Alemania (%4,5) bezalako herrialdeetakoen aldean, Eurostatek 2017rako argitaraturiko azken datuen arabera.

graf0016372_03_e.png

Lurraldeetan, Arabako ingurumen-zergak guztien %15,7 izan dira eta aurreko urteaz %8,5 gehitu; Bizkaikoak %51,3 eta %3,8; Gipuzkoakoak %33,0 eta %4,4.

graf0016372_04_e.png

Oharra: Aurreko 2014-2015 serieko datuak berrikusiak izan dira akort izateko azken datuekin argitaratuak izan direnak administrazio publikoeen kontu ekonomikoetan SEC2010 markoaren barnean.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ingurumen-zergak Euskal AEn %4,7 hazi ziren 2017an eta ia 1.200 milioi euro izan ziren

Eragiketa : 
Ingurumen-kontuak. Ingurumen-zergen kontuak
Eragiketa kodea : 
173304
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2014-2023
Eguneratze data : 
2019/03/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0016372_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali