2019/04/23ko prentsa-oharra
BERRIKUNTZAREN INKESTA. ESKUALDEAK- 2017. urtea
2017an, Debagoiena eskualdea izan da Euskal Autonomia Erkidegoan berrikuntzaren buru
Donostia izan da nagusi hiriburuetan, gero Vitoria-Gasteiz eta, ondoren, Bilbo
Eustaten datuen arabera, Euskal AEn 2017an 10 langile eta gehiagoko enpresa berritzaileak –berrikuntza teknologikoarekin edo teknologikorik gabea– % 35,2 izan zen. Gipuzkoako Debagoiena eskualdea (% 46,1) gailendu zen –seigarren urtez elkarren segidan lehen postuan–, bai eta Arabako Besteak (% 42,2) eta Bizkaian Durangaldea (% 37,8) ere.
Beste eskualde batzuk Euskal AEko batez bestekotik gora daude: Kantauri Arabarran 10 langile eta gehiagoko enpresen % 39,5 berritzaile gisa, Goierri (% 38,6), Tolosa (% 37,5), Donostialdea (% 37,4), Debabarrena (% 37,0), Arabako Errioxa (% 36,9), Markina-Ondarroa (% 36,3) eta Arabako Lautada (% 35,5).
Lurralde bakoitzean enpresa berritzaileen ehuneko txikienak dituzten eskualdeetan honako hauek nabarmendu behar dira: Arratia-Nerbioi (% 28,8) Bizkaian, Bidasoa Beherea (% 29,6) Gipuzkoan eta, esan bezala, batez bestekotik gora egon arren ere, Arabako Lautada (% 35,5).
Euskal hiriburuetan, Donostia aurrena, % 39,0ko enpresa berritzaileekin, gero Vitoria-Gasteiz (% 35,0) eta, ondoren, Bilbo, 2017an 10 langile eta gehiagoko enpresa berritzaileen % 32,9rekin.
Berrikuntza-jardueretako gastuak direla eta, 10 langile eta gehiagoko enpresetan, hiriburuak dauden eskualdeetan kontzentratzen dira kopuru nagusienak. Hala ere, kontzentrazio-maila desberdina da, zehazki Gipuzkoan. Horrela, bai Araban bai Bizkaian, hiriburuak dituzten eskualdeek (Arabako Lautada eta Bilbo Handia, hurrenez hurren) lurraldearen gastuaren % 87,3 eta % 78,1 dakarte, eta, Gipuzkoan proportzio hori txikiagoa da, eta Donostialdeak dakar berrikuntzako gastu osoaren % 43,3.
Araban, 374,3 milioitik 326,6 Lautadan gastatzen dira eta Bizkaian 1.137,9 milioitik 888,5 Bilbo Handian. Gipuzkoan, ordea, proportzioa jaitsi egiten da; lurraldeko gastu osoa 733,7 milioi dira, 317,4 Donostialdean. Halaber, nabarmentzekoak dira, 100 miliotik gorako gastua dutenetan, Durangaldea (158,7) Bizkaian eta Goierri (112,6) Gipuzkoan.
Hiriburuetan, bestalde, jarduera berritzaileen inguruko gastuak 317,5 milioi eurokoak dira Vitoria-Gasteizen, 279,3 milioikoak Bilbon eta 211,1 milioikoak Donostian. Alegia, lurraldeko % 84,8, % 24,5 eta % 28,8, hurrenez hurren.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62