2019/05/28ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA, 2019KO APIRILA
Eraikuntzaren kostuek Euskal AEn % 0,6 egin zuten gora 2019ko apirilean, aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearekin alderatuta, 2019ko apirila 2018ko apirilaren alderatuta, kostuek % 3,0 egin zuten gora
Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizeak % 0,6 egin zuen gora 2019ko apirilean, aurreko hilarekin erkatuta, eta hil horretarako urte arteko tasak % 3,0 egin zuen gora, EUSTATek emandako datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, eskulanaren kostuak ez zuen aldakuntzarik izan (% 0,0) eta lehengaien kostuak % 0,8 egin zuen gora.
Aurtengo apirilean, Eraikigintzaren azpisektoreak % 0,6ko igoera izan du bere lehengaietan, eta Obra Zibilaren azpisektoreak, % 1,4ko igoera. Urte arteko bilakaeran, bi azpisektore horiek ere zeinu bera dute; izan ere, Eraikigintzako lehengaien kostuek % 2,9 egin dute gora, eta Obra Zibilarenek % 4,7.
Igoera handienak izan dituzten sektoreek kontsumitutako lehengaien prezioen artean, 2019ko apirilean 2018ko apirilaren aldean, nabarmentzekoak dira honako sektore hauek: Petrolio fintzea (% 10,6ko igoera), Energia elektrikoa eta Gasa (% 8,0ko igoera) eta Mineral ez metalikoak (% 5,4ko igoera). Ordea, azken hamabi hilabeteotan, beren lehengaien prezioetan murrizketa handienak edo igoera txikienak izan dituzten sektoreak honako hauek izan dira, besteak beste: Metalurgia (% 2,4ko beherakada), Kautxua eta plastikoa (% 0,2ko igoera) eta Makinak (% 1,0eko igoera).
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62