2019/05/24ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTUAK 2019KO APIRILA
Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %16,4 gehitu ziren 2019ko apirilean
Hotelak, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera harturik, %8,6ko gehikuntza izan da sarreretan apirilean
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak 2019ko apirilean 26.730 izan ziren, 2018koaren aldean %16,4 gehiago. Baloratzeko orduan, aurten Aste Santua apirilean izan dela behar da gogoratu, eta iaz martxoan. Martxoan eta apirilean guztira %3,0 igo ziren gaualdiak.
Bizkaian %26,4 gehitu dira; Gipuzkoan, %20,0; eta Araban %0,2.
2019ko apirilean 8.184 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko apartamentu turistikoetan, %42,7ko gehikuntza. Bidaiari-sarrerak %61,6 gehitu dira Bizkaian eta %47,1 Gipuzkoan, baina Araban %9,1 gutxitu dira.
Batez besteko egonaldia, apirilean, 3,27 egunekoa izan da, 2018ko apirilean 4,00 zelarik. Araban iazko 6,15 egunetik aurtengo apirileko 6,78ra luzatu da; Bizkaian 3,23tik 2,53ra laburtu da; Gipuzkoan 3,81etik 3,11ra laburtu da.
2019 apirileko turista-balantzea: sarrerak gehitu dira %8,6 eta gaualdiak %11,2
Hotelak, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera, 299.687 sarrera erregistratu dira 2019ko apirilean, %8,6ko gehikuntza aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian Euskal AEko sarrera guztien %46,1 kontzentratzen dira, eta sarreren batura %10.8 gehitu da. Gipuzkoan erkidegoko sarreren %40,4 daude, %8,1eko gehikuntzarekin. Arabak Euskal AEko sarreren %13,5 ditu, eta %3,1 igo dira.
Gaualdiek, establezimendu turistiko hartzaileen orotarakoan, %11,2 egin dute gora. Gipuzkoan %12,4 igo dira gaualdiok, Bizkaian %11,2 eta Araban %7,6.
Aste Santuaren eragina ikusirik, zeina 2019an apirilean izan baita eta 2018an martxoan, komeni da, berriz, martxoko eta apirileko datuak baturik behatzea. Halatan, hotelak, landa-ostatuak eta apartamentuak batera harturik, sarrerak %6 hazi dira 2018ko aldi berarekin konparatua eta gaualdiak %5,2.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62