2019/05/08ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA, 2019KO MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %4,6 murriztu zen 2019ko martxoan

Industri produkzioaren indizeak %0,2ko gehikuntza izan du 2019ko lehen hiruhilekoan

Eustatek landutako datuen arabera, 2019ko martxoan %4,6 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2018ko hil beraren aldean. 2019ko lehen hiru hiletan %0,2ko hazkundea izan da 2018ko aldi beraren aldean.

Urtaroen eragina zuzenduta, %3,0 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa aurreko hilarekin, 2019ko otsailarekin alegia, alderatuta.

2019ko martxoan, 2018koaren aldean, zeinu ezberdineko eboluzioak daude industria-sektore handien artean: Energia %1,7 igo da, baina Bitarteko Ondasunak %6,4 jaitsi dira, Ekipoko Ondasunak %3,8 murriztu dira eta Kontsumo-ondasunak, oro har, %1,5 jaitsi dira. Horien barnean, Kontsumo-ondasun Iraunkorrak dira jaitsieraren eragileak, %13,8 murriztu baitira, zeren Ez-iraunkorrak %1,7 igo diren.

2019ko martxoko hil arteko aldakuntzak, 2019ko otsailaren aldean, zeinu negatiboko eboluzioak ditu industria-sektore handi guztietan. Ekipoko Ondasunak %4,9 jaitsi dira, Bitarteko Ondasunak %2,2 eta Energia %0,3. Kontsumo-ondasunak, guztira, %4,2 jaitsi dira, zeren Iraunkorrak %5,0 jaitsi diren eta Ez-iraunkorrak %4,0.

Euskal AEko industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkundeak 2019ko martxoan, urte artean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %2,2; eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak, %0.5.

Kontrako norabidean jaitsiera handienak urte artean hauek izan dituzte: Metalurgia eta produktu metalikoak, %8,1; Garraio-materiala, %6,8; eta Makineria eta ekipoa, %4,9.

graf0016445_01_e.png

Lurraldeka, martxoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Bizkaian, %0,5eko igoerarekin, baina %9,1eko jaitsiera izan da Araban %6,6koa Gipuzkoan.

graf0016445_02_e.png

Ohar metodologikoa: 2019ko martxoan aldatu da Industri Produkzioaren Indizeak (IPI) zerabilen oinarri-urtea. Oinarri berrian IPIren erreferentzia 2015. urtea da. Oinarriaren aldaketak ekarri du eguneratu dela Euskal AEko industria-sektoreko enpresa informatzaileen ordezkatze-panela, hala nola haztapen-egitura desagregazio-maila guztietarako. Halaber, egutegi-eraginetako serie doituak eta urtaroen eraginetako serie doituak 2015. oinarri-urtetik JDemetra+ 2.2.1 softwarearen bidez lortzen dira, Eurostaten gomendioei kasu eginez urtaroen doikuntzak eta egutegikoak egiteko Europar Batasuneko estatistika ofizialetan.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %4,6 murriztu zen 2019ko martxoan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2019/05/08
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0016445_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali