2018/06/04ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA, 2019ko APIRILA
Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jarduerak % 0,6 egin du gora 2019ko apirilean
Industria-produkzioaren indizeak % 0,1eko hazkundea metatu du 2019ko lehen lauhilekoan
2019ko apirilean, % 0,6 igo da Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioa 2018. urteko hilabete berdinaren aldean laneko egutegiko baldintza homogeneotan, Eustatek ondutako datuen arabera. 2019ko lehen lau hilabeteen balantzea % 0,1 hazi da 2018. urteko aldi berdinaren aldean.
Aurreko hilabetearekin, 2019ko martxoarekin, alderatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioa % 1,7 igo da urtaroko efektuak zuzendutakoan.
2018ko apirilarekiko, 2019ko apirileko indizeak bilakaera desberdinak izan ditu industria-sektore handien artean. Energia % 2,7 igo da, Bitarteko Ondasunak % 1,0 igo dira; aldiz, Ekipo Ondasunak % 3,8 jaitsi dira. Kontsumo Ondasunak, multzoan, % 3,9 igo dira. Horien artean, Kontsumo Iraunkorreko Ondasunak % 5,5 igo dira, eta Kontsumo Ez-iraunkorrekoak, berriz, % 3,6.
Hilabete arteko aldakuntzan ere, emaitzak desberdinak dira industria-sektore handietarako 2019ko apirilean 2019ko martxoarekiko. Bitarteko Ondasunak % 2,3 igo dira; Ekipo Ondasunak % 0,6 igo dira, baina Energia % 1,4 jaitsi da. Kontsumo Ondasunak, multzoan, % 3,6 hazi dira, Kontsumo Iraunkorreko Ondasunak % 8,4 eta Kontsumo Ez-iraunkorreko Ondasunak % 2,6 handitu direlako.
EAEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2019ko apirilean, urte arteko aldakuntzetan hazkunde handienak izan dituztenak ondorengoak dira: Material eta tresneria elektrikoak urte arteko % 14,0 igoera izan dute; Makineria eta tresneriak % 5,4ko igoera izan du, eta Elikaduraren, edarien eta tabakoen industriek, berriz, % 4,8ko hazkundea.
Kontrako aldean, Garraio-materialaren sektorean zein Metalurgia eta produktu metalikoak sektoreetan % 11,3 eta % 1,9ko jaitsierak gertatu dira, hurrenez hurren.
Lurralde historikoka, Industria Produkzioaren Indizearen apirileko urte arteko bilakaerak joera positiboa izan du Bizkaian eta Gipuzkoan: % 4,3 eta % 2,4 igo dira, hurrenez hurren. Aldiz, Araban % 8,1 jaitsi da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62