2019/05/20ko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA. IV/2018
Jaiotzak Euskal AEn %6 gutxitu ziren 2018ko 4. hiruhilekoan
2018 osoan balantzea ere negatiboa izan zen, jaiotzak %5,8 gutxitu baitziren
2018ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn 3.995 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino %6 gutxiago, Eustaten datuen arabera.
2018ko udazkenean Euskal AEn amatutakoen arteko %26,6 atzerritarrak ziren. Araban %31,4, erkidegoko portzentajearen gainetik; Gipuzkoan, %26,5; Bizkaian, %25,1.
Jaiotzak lurralde guztietan gutxitu dira urte artean: Araban 659 haur jaio ziren eta hor izan da jaitsierarik handiena (-%10,1); Bizkaian, 1.954 (-%8,2); Gipuzkoan, 1.382 (-%0,3). Betiere 2017ko hiruhileko beraren aldean.
Amen %80 pasak 30 urte baino gehiago zituzten
Jaiotzak adinaren arabera banatzean, 35-39 urte bitarteko amen portzentajea handitu egin da eta hiruhilekoan talde nagusia izan da (%35,6). Ondoren dator 30-34 urteko amen taldea, zeinetan jaiotzen %34,4 gertatu baitziren. 25-29 urte bitarteko taldean, %12,5. 40 urte baino gehiagoko amak (%11,3) gehiago izan ziren 25 urtez beherakoak (%6,2) baino.
Amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera ere. Atzerritarrena, 31,2 urte batez beste; espainiarrena, 34,4.
Ezkondu gabeko amen haurrak %45,4 izan ziren
2018ko laugarren hiruhilekoan ezkontzaz kanpo jaioak %45,4 izan ziren, 2017ko aldi berean baino ehuneko 0,7 puntu gehiago.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 2.050 (%51,3), lehenbiziko seme-alabak izan ziren; 1.484 (%37,1) aurretik beste bat bazen familietara iritsi ziren; hirugarren eta ondorengo seme-alabak 461 izan ziren (%11,5).
2018ko 4. hiruhilekoko jaiotzen 1.389 urrian izan ziren, 1.303 azaroan eta 1.303 abenduan.
2018KO BALANTZEA
2018. urtea osorik hartuz gero, jaiotzen behin-behineko zifra 16.090ekoa izan zen, 986ko jaitsiera bat (-%5,8) 2017ko datuen aldean. Jaitsiera hori hiru lurraldeetan gertatu zen, baina ohargarria izan zen oroz gain Araban, %9,4, 279 jaiotza gutxiagorekin; Bizkaian %6,8koa izan zen (581 jaiotza gutxiago) eta Gipuzkoan %2,3koa (126 jaiotza gutxiago).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62