2019/06/25eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTUAK 2019KO MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %6,6 gehitu ziren 2019ko maiatzean

Hotelak, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera harturik, %4,0ko gehikuntza izan da gaualdietan maiatzean

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak 2019ko maiatzean 26.548 izan ziren, 2018koaren aldean %6,6ko gehikuntza.

Bizkaian %22,0 gehitu ziren gaualdiak eta Araban %1,3, baina Gipuzkoan %4,9 jaitsi ziren..

2019ko maiatzean 7.523 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko apartamentu turistikoetan, %7,3ko gehikuntza. Bidaiari-sarrerak %30,5 gehitu dira Bizkaian, baina %3,4 murriztu dira Gipuzkoan eta %29,7 jaitsi dira Araban.

graf0016529_01_e.png

Batez besteko egonaldia, maiatzean, 3,53 egunekoa izan da, 2018ko maiatzean 3,55 zelarik. Araban iazko 5,49 egunetik aurtengo maiatzeko 7,91ra luzatu da; Bizkaian 2,82tik 2,64ra laburtu da; Gipuzkoan 3,51tik 3,46ra laburtu da.

2019ko maiatzeko turista-balantzea: sarrerak gehitu dira %2,7 eta gaualdiak %4,0

Hotelak, landa-ostatuak eta apartamentuak batera, 318.266 sarrera erregistratu dira 2019ko maiatzean, %2,7ko gehikuntza dena aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian Euskal AEko sarrera guztien %47,2 kontzentratzen dira, eta sarreren batura %4,4 gehitu da. Gipuzkoan erkidegoko sarreren %39,7 daude, %4,2ko gehikuntzarekin. Arabak Euskal AEko sarreren %13,1 ditu, eta %6,8 jaitsi dira.

Gaualdiek, establezimendu turistiko hartzaileen orotarakoan, %4,0 egin dute gora. Gipuzkoan %5,9 igo dira gaualdiak, Bizkaian %3,1 eta Araban %1,1.

graf0016529_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko apartamentu turistikoetako gaualdiak %6,6 gehitu ziren 2019ko maiatzean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2019/06/25
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0016529_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali