2019/06/11ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA, 2019/I
Euskal AEko eraikuntza-sektorea %6,6 gehitu zen 2019ko lehen hiruhilekoan
Etxegintza %7,3 gehitu zen eta Obra Zibila %0,7
Eustaten datuen arabera, 2019ko lehen hiruhilekoan, lan-egutegi homogeneoan eta urte artean %6,6 nominala gehitu zen Euskal AEko eraikuntza-jarduera.
Urtaroen eragina zuzenduta, 2019ko lehen hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %2,4 jaitsi zen 2018ko laugarrenaren aldean.
Hobekuntza hori, nagusiki, Etxegintzari zor izan zaio, urte arteko %7,3ko gehikuntza eduki duena; Obra Zibilean, aldiz, %0,7koa izan da gehikuntza, askozaz apalagoa beraz.
Hiruhilekoen artean, 2019ko lehen hiruhilekoan sektoreko jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, bai Etxegintzak bai Obra Zibilak bilakaera negatiboa izan dute. Etxegintza %2,7 jaitsi da eta Obra Zibila %0,2 2019ko lehen hiruhilekoan 2018ko laugarrenaren aldean.
Sektoreko enplegua %1,4 igo zen 2019ko lehen hiruhilekoan 2018ko laugarrenaren aldean.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62