2019/06/20ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2019KO MAIATZA
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %3,1 gehitu ziren 2019ko maiatzean
Estatuko eta atzerriko turisten kopurua ia berbera da, baina atzerritarren batez besteko egonaldia luzeagoa da
2019ko maiatzean 295.055 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 8.971 gehiago, %3,1eko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bizkaian %4,4 igo dira sarrerak eta %5,7 Gipuzkoan, baina %8,1 jaitsi dira Araban.
Gaualdiak, 2019ko maiatzean, 574.422 izan ziren; aurreko urtekoan baino 24.768, %4,5, gehiago. Gaualdiek urte artean eboluzio positiboa izan dute Bizkaian, %3,4ko gehikuntzarekin, eta Gipuzkoan, %7,8koarekin, baina Araban %1,5 jaitsi dira.
Estatuko bidaiariak %2,9 gehitu dira Euskal AEn aurreko urteko maiatzaren aldean eta atzerrikoak %3,4. Araban Estatukoak %9,5 jaitsi dira eta atzerritarrak %5,3. Bizkaian Estatukoak %4,3 gehitu dira; atzerritarrak, %4,6. Gipuzkoan Estatukoak %7,8 gehitu dira; atzerritarrak, %4,1.
Batez besteko egonaldia, 2019ko maiatzean, 1,95 egunekoa izan da, 2018koan 1,92koa zelarik. Araban lehengo urteko 1,77 egunetik aurtengo 1,90era luzatu da; Bizkaian lehengo urteko 1,92tik aurtengo 1,90era laburtu da; Gipuzkoan 1,98tik 2,02ra luzatu da.
Plazakako betetze-mailaz denaz bezainbatean, ehuneko 0,5 puntuz handitu da Euskal AE osoan 2019ko maiatzean, 2018ko maiatzeko %59,9tik aurtengo %60,4ra. Araban ehuneko 0,4 puntuz jaitsi da, %54,5etik %54,1era. Bizkaian ehuneko 0,3 puntuz gutxitu da, %59,8ko betetze-mailara iritsita iragan maiatzean. Gipuzkoan betetze-maila igo egin da ehuneko 1,7 puntuz, %63,5era iritsita iragan maiatzean.
Gelakako betetze-mailari doakionez, ehuneko 1,1 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %74,5era. Araban ehuneko 1,5 puntuz gehitu da, %69,4ra; Bizkaian 0,7 puntuz jaitsi da, %75,2ra; Gipuzkoan ehuneko 3,1 puntuz gehitu da, %75,6ra.
Hotel-okupaziorik handienak maiatzean Donostian izan dira (%72,5), ondoren Bilbon (%66,3) eta Gipuzkoako kostaldean (%62,9).
Asteko eguna aintzat harturik, 2019ko maiatzean Euskal AEn okupaziorik handiena (%68,4) aste-bukaeretan izan da; %57,1 lanegunetan.
Sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 95,1 eurotan kokatu da 2019ko maiatzean Euskal AEko hoteletan, aurreko urtean baino %1,4 gutxiago. 86,9 eurokoa izan da Araban, %17,6ko gehikuntza; 87,5 eurokoa Bizkaian, %8,6ko jaitsiera; 107,0 eurokoa Gipuzkoan, %1,8ko gehikuntza.
Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak hotel-establezimenduetako okupazioaren araberakoak diren, 70,9 eurokoak izan dira Euskal AEn 2019ko maiatzean, 2018koan baino %0,1 gehiago. Araban 60,3 eurokoak izan dira; Bizkaian 65,8 eurokoak; Gipuzkoan 80,9 eurokoak.
Landa-ostatuetan bidaiari-sarreretan %6,5eko jaitsiera gertatu da eta gaualdietan %6,4koa 2019ko maiatzean
Euskal AEko landa-ostatuetan 15.688 bidaiari-sarrera erregistratu dira, aurreko urteko hil beraren aldean %6,5 gutxiago. Araban %23,1eko gehikuntza izan da sarreretan; Bizkaian %10,0ko jaitsiera; Gipuzkoan %13,6ko jaitsiera.
3.915 atzerritar sarrera izan dira, aurreko urtekoen aldean %25,0ko jaitsiera; sarrera guztien %25,0 da hori sarrera guztiekiko. Bestalde, Estatutik etorririko bidaiarien sarrerak %1,9 gehitu dira.
Euskal AEko landa-establezimenduetan 2019ko maiatzean 33.288 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %6,4 gutxiago. Lurraldeka, Araban %37,3 gehitu dira, Bizkaian %18,6 jaitsi eta Gipuzkoan %10,7 jaitsi.
Plazakako betetze-maila, %25,1, ehuneko 1,4 puntu gutxiago 2018ko maiatzean baino. Araban ehuneko 4,0 puntu gehiago, betetze-maila %22,0ra iritsita. Bizkaian betetze-maila %24,4koa izan da, ehuneko 4,0 puntuko murrizketa 2018ko maiatzaren aldean, eta Gipuzkoan ehuneko 1,8 puntu gutxiago izan dira, %27,2koa betetze-maila.
Azkenik, batez besteko egonaldiak ez du aldakuntzarik eduki iragan maiatzean 2018koaren aldean eta batez besteko 2,12 eguneko egonaldia errepikatu da bi hilotan.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62