2019/06/25eko prentsa-oharra

LANA, FAMILIA ETA NORBERE BIZITZA KONTZILIATZEARI BURUZKO INKESTA, 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko hamar pertsona landunetik hiruk zailtasun handiak ditu lana adin txikikoak zaintzearekin bateratzeko 2018an

2010en aldean, landunek etxeko zereginetan emandako orduak ordubetetik 0,7 ordura gutxitu dira

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona landunen % 30,2k adierazten du zailtasun handiak dituela lana eta adin txikiko seme-alaben zainketa bateragarri egiteko, eta % 37k segurtatzen du zailtasun maila bera duela dependentzia duten pertsonak artatzeko, Eustatek landutako datuen arabera. Zailtasun maila handi hori pertsona landunen % 26,7k lana jarduera pertsonalekin kontziliatzeari buruz ere antzematen du. Genero-ikuspegiaren aldetik, nabarmendu behar da lana bizitzako beste alderdi batzuekin bateragarri egiteko zailtasuna antzeko ikusten dela gizon edo emakume izan.

Hala ere, seme-alabak eta dependentzia duten pertsonak zaintzen egunero emandako denborari dagokionez, aldeak mantentzen dira gizon-emakumeek emandako denboraren artean. Beraz, etxetik kanpora lan egiten duten eta 15 urtez beheko seme-alabak dituzte emakumeek 1,4 ordu gehiago ematen dute seme-alaben zainketan egoera berean dauden gizonek baino (4,7 eta 3,3 ordu, hurrenez hurren). Emakumeen erdiek baino gehiagok (% 53,4k) 5 ordu edo gehiago ematen dituzte egunean adin txikikoak zaintzen; gizonetan, berriz, ehuneko hori % 32,1 da bakarrik. Gehienak seme-alabak zaintzeko lanetan 2 ordu edo gutxiago laguntzen dutenen multzoan sartzen dira.

Halaber, landunek kargupean hartutako dependentzia duten pertsonak zaintzen emandako orduei dagokienez, emakume landunek ordubete gehiago ematen dute egunero batez beste gizonek baino (2,4 eta 1,4 ordu, hurrenez hurren).

Euskal Autonomia Erkidegoko landunen etxeko lanen banaketa ere ez da orekatua: hamar gizonetik bederatzik, % 89,5ek, 2 ordu edo gutxiago ematen dituzte zeregin horietan; aldiz, hamar emakumetik ia hiruk, % 27k, 3 ordu edo gehiago ematen dituzte.

2010eko datuekin erkatuta, ikusten da landunek etxeko lanetan emandako orduen arteko aldea txikitu egin dela azken urteotan. 2010ean, emakumeek ordubete gehiago ematen zuten etxeko lanetan gizonek baino; 2018an, berriz, alde hori 0,7 ordura murriztu da.

Eginkizunen banaketa desorekatu horren ondorioz, emakumeen % 19,5 ez dago batere pozik bikotekideak edo ezkontideak etxeko lanetan ematen dien lankidetzarekin. Kontrako aldean, gizon landunen ehuneko altu bat oso pozik dago bikotekidearen parte-hartzearekin (% 74,5). Hala ere, etxeko lanetan ematen duten denborarekin oso pozik dauden gizonen ehunekoa emakumeenaren antzekoa da (% 44,3 lehenak, eta % 43,5 bigarrenak).

Nabarmendu behar da emakume landunek adierazten dutela oinordekoen eta dependentzia duten pertsonen zainketarekin gogobeteago daudela (% 58tan eta % 41,9tan, hurrenez hurren, adierazten dute gogobetetze altua dutela); gizon landunen artean, ehuneko horiek % 52,6ra eta % 37,2ra jaisten dira, hurrenez hurren).

Biztanleria landunaren % 19,3k ezarri edo aurreikusitako orduak baino gehiago eman behar ditu lanean ohikotasunez, eta beste % 15,6k batzuetan egiten du hori. Aurreko urtearen aldean, ohikotasunez edo tarteka lanaldia (laneguna) luzatzera behartuta dauden pertsonen ehunekoa 4,3 puntu gutxitu da: % 39,2tik % 34,9ra. Lanaldiaren luzapen horrek gehiago eragiten die gizonei emakumeei baino; izan ere, gizonen % 15,9k eta emakumeen ehuneko oso antzeko batek, % 15,3k, batzuetan lanaldia luzatzen du. Luzapen hori gertatzen denean, ia beti gizonek egiten dute neurri handiagoan: haien % 20,9k, emakumeen % 17,5en aldean.

Bestetik, okupatutako gizonen % 19,2k uste du oso kaltegarria izango litzatekeela gurasotasun-baimen bat eskatzea. Hala ere, gizonen % 7,1ek bakarrik uste du gurasotasunak nabarmen eragin diezaiekeela; aldiz, emakume landunen % 22k uste zuen amatasunak lan-sustapenean desorekak sor diezazkiekeela. Emakumeen artean, handiagoa da eszedentziak edo lanaldi murriztuak eskatzeak sustapen profesionalari eragin diezaiokeelako beldurra, gizonen artean baino (% 31,8 eta % 30,4, hurrenez hurren).

Pertsona landunen % 46k ez du zailtasun handirik eszedentziak edo lanaldi-murrizketak lortzeko; % 35ek irteteko ordutegi malgua du.

Lana, familia eta bizitza pertsonalaren kontziliazioa erraztu dezaketen askotariko neurrien artean, laneko aldi baterako absentziak herritar landun gehienen eskueran daude, soldatarik gabeko egunak eskatzeko aukerarekin batera. Gainera, pertsona landunen ia erdiek zailtasuna dutela adierazten dute eszedentziak edo lanaldi-murrizketak lortzeko orduan.

graf0016531_01_e.png

Irteerako ordutegi malgua, kontziliazioa hobetzeko tresna bat, pertsona landunen heren batek baino gehiagok erabiltzen du (% 35,4). Etxean lan egiteari dagokionez, pertsona landunen % 8,3k tarteka lan egiten du etxean, eta % 4,3k egunen erdietan gutxienez, eta kopuru horiek guztiak aurreko urtearen oso antzekoak dira.

Egokieren % 24,4an, ordainsaririk gabeko senitartekoak arduratzen dira tarteka pertsona landunen seme-alabak haien lanaldiak iraun bitartean zaintzeaz.

Bikoteko bi kideek lan egiten duten etxebizitzetan, adin txikikoen zainketa gurasoen lanaldiak iraun bitartean ikastetxeek hartzen dute bere gain % 90,4tan, ordainsaririk gabeko senitartekoek % 4,1ean, eta bi landunek % 3,8tan.

Etxebizitza horietan bertan, adin txikikoak tarteka zaintzeko ardura, lanaldiak iraun bitartean eta haiek medikura eraman, gaixorik egon edo eskolarik ez dutenean, % 63,4tan bi gurasoek hartzen dute, % 24,4tan ordainsari gabeko senitartekoek, eta % 7,8tan amak; aldiz, bakarrik egokieren % 2,3tan hartzen du aitak haren zainketaren ardura.

Bukatzeko, lan-lehenespenei dagokienez, herritar landunak soldatapeko izatearen aldekoak dira gehienean (% 85), eta ez autonomo izatearen aldekoak (% 15); gainera, arlo publikoan lan egitearen alde lerratzen dira (% 62,8), eta ez arlo pribatuan (% 37,2). Bestalde, modu orekatsuagoan aukeratzen dute enpresa handi (% 58,3k) eta txikien artean (% 41,7k).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko hamar pertsona landunetik hiruk zailtasun handiak ditu lana adin txikikoak zaintzearekin bateratzeko 2018an

Eragiketa : 
Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkesta
Eragiketa kodea : 
010903
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2019/06/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0016531_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali