HomeGaiakZor publikoaPrentsa Oharrak Euskal administrazioetako...

2019/06/28ko Prentsa-oharra

SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTUEN ESTATISTIKAK. 2017

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal administrazioetako Aurrekontu-saldo ez Finantzarioa hirukoiztu egin da 2017n, aurreko urtearekiko

Eusko Jaurlaritzak 235 milioiko saldo positiboa izan du, 2007. urteaz geroztik lehenengoz

Euskal Administrazioen -Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta udal administrazioak, beren erakunde autonomoekin eta udalaz gaindiko eta azpiko erakundeekin batera- diru-sarrera sendotuak 18.150 milioi eurokoak izan ziren 2017n, aurreko urtean baino % 5,7 gehiago, Eustaten arabera. Gastuak, bestetik, 17.502 milioi izan ziren, % 5 gehiago.

Eragiketa ez finantzarioak aintzat hartuz ikus daiteke diru-sarrerak gastuak baino gehiago hazi zirela ere: % 7,5 lehenak eta % 5,1 gastu ez finantzarioak. Aurrekontu-saldo ez Finantzarioa, honela, 2016ko 200 milioi euroetatik 599 milioira igaro zen 2017. urtean. Eusko Jaurlaritzaren saldoak, gainera, balio positiboak lortu zituen ere (+235 milioi), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde-administrazioen kasuan gertatzen ohi den bezalaxe.

graf0016537_01_e.png

Bestalde, eragiketa finantzarioen ondoriozko diru-sarrerek 2017n behera egin bazuten ere (% 13,9), 1.293 milioi eurora iritsi arte, gastu finantzarioak 1.244 milioi euro izan ziren, % 4,5eko igoerarekin.

Diru-sarrera ez finantzarioen hazkundea ohiko diru-sarreren bilakaera positiboaren (% 8,3) ondorio izan zen. Aipatuek, diru-sarrera guztien % 93 suposatu zuten. Beren pisua txikia bada ere, kapital-eragiketengatiko diru-sarrerek % 38,1eko beherapena izan zuten.

2017ko zerga-sarrerek diru-sarrera guztien % 83 suposatu zuten eta ia guztiek bilakaera positiboa izan zuten aurreko ekitaldiarekiko, % 9,2ko hazkundea agertuz. BEZ eta PFEZ delakoak dira nabarmentzekoak, bolumenari zein hazkunde-mailari dagokionez; BEZarengatik izandako diru-sarrerek % 17,1 egin zuten gora, zerga-sarrera guztien % 40,1era iritsi arte. PFEZk, bestetik, % 9,2 egin zuen gora eta guztien % 34,1 suposatu zuen. Hirugarren tokian Zerga Bereziak ageri dira: zerga-sarreren % 9,7 suposatzen dute eta % 2,7ko hazkundea izan zuten. Udal Zergek eta Beste Zergek bilakaera positiboak agertu zituzten ere, nahiz eta txikiagoak izan: % 0,9 eta % 8,4 egin zuten gora, hurrenez hurren.

graf0016537_02_e.png

Ohiko beste sarrerek -tasak, transferentziak eta ondare-sarrerak biltzen dituzte, besteren artean- ohiko eragiketen ondorioz lorturiko diru-sarrera guztien % 10,8 suposatu zuten eta % 1eko hazkundea izan zuten.

Gastuei erreparatuz, esan ohiko gastuak izan zirela gastu ez finantzarioen igoeraren oinarria, % 4,7 egin baitzuten gora. Langile-gastuek gastu guztien % 20,8 suposatu zuten eta % 2 egin zuten gora. Ohiko transferentziek % 9,7 egin zuten gora (gastu guztien % 30,6) 2016ko ekitaldiarekiko. Ohiko beste gastuek, azkenik, % 2,1 egin zuten gora.

Inbertsioetan eta Kapital-transferentzietan eginiko gastuek gastu guztien % 8,9 suposatu zuten eta % 8,3ko hazkundea izan zuten 2016. urtearekiko (120 milioi gehiago).

Erakundeei erreparatuz, Eusko Jaurlaritzak zein lurralde-mailako erakundeek (Aldundiak eta Tokiko erakundeak) aurrekontu-saldo ez finantzario positiboak izan zituzten. Eusko Jaurlaritzak, hain zuzen ere, 235 milioi euroko saldo positiboa izan zuen, 636 milioi euroko hobekuntza agertuz 2016. urtean izandako horrekiko. Hiru lurralde historikoek saldo positiboak izan zituzten ere: Arabako eta Bizkaiko saldoak aurreko ekitaldian izandakoak baino zertxobait txarragoak badira ere, Gipuzkoakoak hobekuntza arina izan du.

graf0016537_03_e.png

Euskal AEko Administrazio Publikoetako zor bizia 11.653,3 milioi eurokoa zen 2017ko abenduaren 31n. 2017ko pasibo berriak 1.249,3 milioi izan ziren; amortizazioak, bestetik, 1.020 milioi.

2017ko amaieran amortizatzeke dagoen zor bizi guztiaren % 77,9 Eusko Jaurlaritzari dagokio, % 11,5 Bizkaiari, % 5,4 Gipuzkoari eta beste % 5,2a, azkenik, Arabari.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal administrazioetako Aurrekontu-saldo ez Finantzarioa hirukoiztu egin da 2017n, aurreko urtearekiko

Eragiketa : 
Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak
Eragiketa kodea : 
153011
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2019/06/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0016537_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali