2019/07/24ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. APARTAMENTUAK. 2019KO EKAINA
% 9,1 hazi dira EAEko apartamentu turistikoetako ostatu-gauak, 2019ko ekainean
Hotel, landetxe eta apartamentu turistikoetan % 5,5eko gorakada egon da ostatu-gauetan, ekainean
Euskadiko apartamentu turistikoetan erregistratu diren ostatu-gauak, 2019ko ekainean, 29.374 izan dira; alegia, % 9,1eko igoera egon da aurreko urteko ekainean egondakoen gainean, Eustatek prestatutako datuen arabera.
Ostatu-gauek Gipuzkoan gora egin dute (% 19,7) eta Bizkaian, % 6,7, baina, Araban, % 0,6ko beherakada egon da.
EAEko apartamentu turistikoetan bidaiarien 9.346 sarrera egon ziren 2019ko ekainean, alegia, % 11,0ko igoera egon da. Sarrera-kopuruak gora egin du Bizkaian (% 18,8) eta Gipuzkoan (% 12,6), baina, Araban, behera egin du (% 16,4).
Batez besteko egonaldia 3,14 egunekoa izan da azken ekainean, 2018koaren behetik, orduan 3,20 egunekoa izan baitzen. Araban igo egin da, iaz 5,74 egunekoa izan zen eta, aurtengo ekainean, 6,82 egunekoa. Bizkaian batez besteko egonaldiak behera egin du (2,77 egunetik 2,48 egunera) eta, Gipuzkoan, batez besteko egonaldiak gora egin du (2018ko ekainean 2,71 egun eta, azken ekainean, 2,89).
2019ko ekaineko turisten balantzea: turisten sarrerek % 4,1 egin dute gora; Gipuzkoa da lider, % 10,2ko igoerarekin
Hotel, landetxe eta apartamentuetan, 323.628 sarrera erregistratu ziren 2019ko ekainean, alegia, % 4,1eko igoera egon da, aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian EAEko sarrera guztien % 45,0 kontzentratzen da, baina sarreren baturak % 1,3 egin du gora. Gipuzkoan erkidegoko sarreren % 41,9 kontzentratzen da eta, bertan, % 10,2ko igoera egon da, Araban, EAEko sarreren % 13,1 kontzentratzen da, eta % 3,5eko beherakada izan du.
Turismo-establezimendu hartzaile guztietan izan diren ostatu-gauek % 5,5 egin dute gora. Gipuzkoan ostatu-gauek % 10,8 egin dute gora, Bizkaian % 2,9 eta Araban % 1,8 egin dute behera.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62