2019/09/17ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN EGOERA-INDIZEA, II/2019
Eraikuntzaren sektoreak % 4,1eko igoera izan zuen 2019ko bigarren hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoan
2019ko lehen seihilekoari dagokion metatuan % 5,1eko hazkundea jaso da
Euskal Autonomia Erkidegoan, eraikuntzak urte arteko % 4,1eko igoera nominala izan zuen 2019ko bigarren hiruhilekoan, lan-egutegiko termino homogeneoetan, EUSTATek landutako datuen arabera.
Eraikuntzaren sektorea hiruhileko honetan igo izanaren arrazoia da eraikuntzaren azpisektoreak izandako portaera positiboa (% 4,4 gora egin zuen), baita obra zibilaren azpisektorearena ere (% 2,5eko igoera).
Urtaroaren araberako eraginak zuzendu ondoren, 2019ko bigarren hiruhilekoan, eraikuntzaren sektoreak % 2,5 gora egin zuen 2019ko lehen hiruhilekoaren aldean.
Hiruhileko artean, alderatuz gero sektoreak 2019ko bigarren hiruhilekoan izandako jarduera aurreko hiruhilekoan izandakoarekin, eraikuntzaren azpisektoreak % 1,9ko bilakaera positiboa ezarri zuen, eta obra zibilaren azpisektoreak, berriz, % 7,8 egin zuen gora.
2019ko lehen seihilekoaren guztizkoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektorea % 5,1 igo da 2018ko urtaldi berarekiko.
Eraikuntzaren sektoreko enpleguak % 1,5eko igoera izan zuen 2019ko bigarren hiruhilekoan, 2019ko lehen hiruhilekoaren aldean.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62