2019/08/22ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2019KO UZTAILA
%1,7 igo dira Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak eta %4,9 ostatu-gauak 2019ko uztailean
Atzerriko turismoa Estatukoaren gainetik da eta eguneko batez besteko tarifa (ADR) 110,6 eurotan kokatu da 2019ko uztailean, %5,1 gehiago urtebete lehenago baino
2019ko uztailean 328.082 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 5.429 gehiago, %1,7ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %6,3 gehitu dira Gipuzkoan eta %1,0 Bizkaian, baina %8,3 jaitsi dira Araban.
Gaualdiak, bestalde, 2019ko uztailean 692.414 izan dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan; aurreko urteko uztailean baino 32.306 gaualdi gehiago, %4,9 gehiago. Ostatu-gauek urtetik urterako bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %8,0 hazi dira, Bizkaian %3,2 eta Araban %0,8.
Estatutik etorritako pertsona-sarrerak %1,5 hazi dira Euskal AEn aurreko urteko uztailarekiko eta atzerrikoak %1,9, zeinak dakarren atzerrikoak (165.003 pertsona) izatea Estatukoak (163.076) baino gehiago. Arabako kasuan Estatuko bidaiarien sarrerek %5,1eko eboluzio negatiboa izan dute eta atzerriko bidaiarienek %12,8koa. Bizkaian Estatuko bidaiariak %0,9 jaitsi dira eta atzerritarrak %3,0 hazi. Gipuzkoan Estatukoen sarrerak %8,2 gehitu dira; atzerritarrenak, %4,9.
Batez besteko egonaldia uztailean 2,11 egunekoa izan da, 2018ko uztaileko 2,05 eguneko batez besteko egonaldiaren gainetik. Araban 1,96 eguneko batez besteko egonaldia izan da, 2018ko uztaileko 1,78koaren gainetik; Bizkaian egonaldia luzatu da aurreko urteko uztaileko 1,97 egunekotik aurtengo uztaileko 2,01ekora; eta Gipuzkoan ere batez besteko egonaldia luzatu da, 2018ko uztaileko 2,24 egunekotik aurtengo uztaileko 2,28 egunekora.
Plazakako betetze-maila ehuneko 0,9 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, 2018ko uztaileko %70,2tik aurtengo uztaileko %71,1era. Araban ehuneko 0,2 puntuko jaitsiera gertatu da, eta betetze-maila %60,8koa izan da aurtengo uztailean. Bizkaian plazakako betetze-maila bera izan da aurten eta iaz, %68,4koa uztailean. Gipuzkoan hobetu da betetze-maila ehuneko 2,1 puntuz, plazakako %78,0ko betetze-maila iritsita 2019ko uztailean.
Gelakako betetze-maila ehuneko 2,1 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %80,3ra iritsiz. Araban ehuneko 1,4 puntuz gehitu da, %71,7ra; Bizkaian ehuneko 1,8z, %78,9ra; Gipuzkoan ehuneko 2,5ez, %85,1era.
Hotel-okupaziorik handienak plazaka uztailean Donostian (%85,2), Gipuzkoako kostaldean (%82,2) eta Bilbon (%71,8) izan dira. Asteko eguna aintzat harturik, Euskal AE osoan 2019ko uztailean okupaziorik handiena aste-bukaeretan izan da, betetako plazen %78,3rekin; lanegunetan %68,6koa izan da.
Sektorearen errentagarritasun adierazleez bezainbatean, azkenik, Euskal AEko hoteletan eguneko batez besteko tarifa (ADR) 110,6 eurokoa izan da 2019ko uztailean, aurreko urtean baino %5,1 gehiago. 79,3 eurokoa izan da Araban, %2,2ko gehikuntza; 90,5 eurokoa Bizkaian, %3,2ko igoera; 142,6 eurokoa Gipuzkoan, %6,5eko gehikuntza.
Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak okupazioaren araberakoak diren, 88,9 eurokoak izan dira Euskal AEn 2019ko uztailean, 2018koan baino %7,9 gehiago. Araban 56,8 eurokoak izan dira; Bizkaian, 71,4 eurokoak; Gipuzkoan, 121,4 eurokoak.
Bizkaian gelakako betetze-maila, Getxoko jazzaldian, %73,7koa izan da
23.514 bidaiari-sarrera izan dira, 2019ko Getxoko jazzaldia zegoenean, Bizkaiko hotel-establezimenduetan, 2018ko edizioan baino %7,3 gutxiago. Sarrera horiek izan dira 2019ko uztailaren 3tik 7ra bitartean (5 gau). Aldi berean 45.439 gaualdi izan dira (-%5,2), %73,7ko gelakako betetze-mailarekin, zeina den ehuneko 2,5 puntuz txikiagoa 2018ko uztailaren 4tik 8ra bitartean erregistraturiko okupazioa baino (iazko jazzaldiaren hasiera- eta bukaera-egunak).
Bilbon gelakako betetze-maila %89,1ekoa izan da BBK Live ari zela
Bizkaiko hotel-establezimenduetan bidaiari-sarrerak, 2019ko BBK Live ari zela, 16.140 izan dira. Sarrerok 2019ko uztailaren 11tik 13ra (3 gau) izan dira. 33.639 gaualdi egon dira aldi berean Bizkai osoan. Bilbon 9.778 sarrera egon dira, 923 gehiago 2018ko uztailaren 12tik 14ra bitartean baino (2018ko festibalaren datak). Gaualdiak, bestalde, 20.584 izan dira, %2,7 gehiago, %89,1eko gelakako betetze-mailarekin iazko %90,5ekoaren aldean, 1,4 puntuz txikiagoa.
Gasteizen gelakako betetze-maila %82,1ekoa izan da hiriko jazzaldia ari zela
Gasteizko jazzaldia ari zela, uztailaren 16tik 20ra, 7.456 bidaiari-sarrera egon dira Arabako hotel-establezimenduetan. Aldi horretan berean, 14.379 gaualdi izan dira Araba osoan eta gelakako betetze-maila %74,9koa izan da. Gasteizen 5.053 sarrera gertatu dira, 2018an baino %4,2 gutxiago, eta 10.284 gaualdi, %5,6 gutxiago, eta %82,1eko gelakako betetze-maila lortu da aipaturiko 5 gauetan, 2018ko okupazioa baino ehuneko 5,2 puntu gutxiago festibala orduan egin zenean, uztailaren 17tik 21era.
Donostian gelakako betetze-maila %93,3koa izan da hiriko jazzaldia ari zela
Donostiako jazzaldiko egunetan, uztailaren 24tik 28ra (5 gau), 21.700 bidaiari-sarrera egon dira Gipuzkoako hotel-establezimenduetan. Aldi berean 49.717 gaualdi izan dira Gipuzkoan, %86,2ko gelakako betetze-mailarekin. Donostian 11.832 sarrera egon dira, 2018ko uztailaren 25etik 29ra bitartean baino %3,6 gutxiago (iazko festibalaren datak), eta 29.171 gaualdi, %9,2 gehiago iazkoak baino. Gainera, gelakako %93,3ko betetze-maila lortu da, iaz lorturikoa baino ehuneko 1,0 puntu gehiagokoa (%92,3).
Landa-ostatuetako sarrerak %5,0 gutxitu dira eta gaualdiak %6,6 2019ko uztailean
Euskal AEko landa-ostatuetan 21.471 bidaiari-sarrera erregistratu dira, aurreko urteko hil beraren aldean %5,0 gutxiago. Lurraldeka, Araban %17,9 hazi dira, Bizkaian %2,6 jaitsi dira eta Gipuzkoan ere %11,4 murriztu dira. 5.656 atzerritar sarrera izan dira, aurreko urtekoen aldean %3,7ko jaitsiera; sarrera guztien %26,3 da hori sarrera guztiekiko. Bestalde, Estatutik etorririko bidaiarien sarrerak %5,4 jaitsi dira.
Euskal AEko landa-establezimenduetan uztailean 64.462 gaualdi izan dira, aurreko urteko hil beraren aldean %6,6ko murrizketa dena. Lurraldeka, Araban %16,9 igo dira, baina Bizkaian %8,2 jaitsi dira eta Gipuzkoan %9,9.
Plazakako betetze-maila %46,4ra iritsi da, ehuneko 2,2 puntu gutxiago 2018ko uztailean baino. Araban ehuneko 2,4 puntu gehiagokoa izan da, eta betetze-maila %26,2. Bizkaian betetze-maila %47,8koa izan da, ehuneko 2,0 puntu gutxiago 2018ko uztailaren aldean; Gipuzkoan ere jaitsi da, ehuneko 3,4 puntu gutxiago, betetze-maila %55,3tan egonez.
Azkenik, bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da 2018ko uztailaren aldean: duela urtebete 3,05 egunekoa zen; aurten, 3,00koa.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62