2019/09/16ko prentsa-oharra
EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2019/I
2019ko lehen hiruhilekoan 1.004 ezkontza izan ziren, urtebete lehenago baino %1,8 gehiago
Senarren %90,8k eta emazteen %86,4k 30 urte edo gehiago zituzten
Euskal AEn 1.004 ezkontza izan ziren 2019ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berean (986) baino %1,8 gehiago, Eustaten datuen arabera. 38 ezkontza homosexual izan ziren; 12 gizon artean, 26 emakume artean. Gainerako 966 ezkontzak heterosexualak izan ziren.
Urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi izaten da, batez ere urtarrilean eta otsailean, 228 eta 288 ezkontza 2019an hurrenez hurren.
Azken urteetan gertatu bezala, hiruhileko horretan ezkontza zibilen proportzio altua izaten da: ezkontza heterosexualen %91,6, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzez gainera, den-denak zibilak, zeinarengatik orotarako ehunekoa iristen den %95,4ra.
2019ko lehen hiruhilekoko 1.004 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 934 gizon eta 950 emakume ezkondu ziren; gainerako ezkontideak erkidegotik kanpo bizi ziren. 746 senarrentzat (%79,9) horixe izan zen lehen ezkontza; 17 alargun eta 171 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Aurreneko aldiz ezkondutako emakume-portzentajea handixeagoa izan zen (%80,4, 764); alargunak 7 izan ziren eta dibortziatuak 179.
Adinari so eginez, senarren artean %90,8k zituzten 30 urte edo gehiago; emazteen artean, %86,4k. Aurreko urteko aldi beraren aldean, proportzioa gizonen artean igo da (+0,4 puntu), baina emakumeen artean jaitsi da (-0,5 puntu).
2019ko lehen hiruhilekoan emakume ezkonberrien %20,6 eta gizon ezkonberrien %15,7 atzerritarrak ziren. Ehuneko hori jaitsi da 2018ko aldi beraren aldean hala emazteen artean (-0,9 puntu) nola senarren artean ere (-0,1 puntu).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62