2019/07/29ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2019KO EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Eraikuntzaren kostuek Euskal AEn % 0,4 egin zuten gora 2019ko ekainean, aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearekin alderatuta, kostuek % 1,7 egin zuten gora

Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizeak % 0,4 egin zuen gora 2019ko ekainean, aurreko hilarekin erkatuta, eta hil horretarako urte arteko tasak % 1,7 egin zuen gora, EUSTATek emandako datuen arabera.

Aurreko hilaren aldean, eskulanaren kostuak ez zuen aldakuntzarik izan (% 0,0) eta lehengaien kostuak % 0,5 egin zuen gora.

Aurtengo ekainean, Eraikigintzaren azpisektoreak % 0,6ko igoera izan du bere lehengaietan, eta Obra Zibilaren azpisektoreak, % 0,3ko igoera. Urte arteko bilakaeran, bi azpisektore horiek ere zeinu bera dute; izan ere, Eraikigintzako lehengaien kostuek % 1,6 egin dute gora, eta Obra Zibilarenek, % 1,0.

Igoera handienak izan dituzten sektoreek kontsumitutako lehengaien prezioen artean, 2019ko ekainean 2018ko ekainaren aldean, nabarmentzekoak dira honako sektore hauek: Energia elektrikoa (% 9,8ko igoera), Industria ez-metalikoa (% 4,4ko igoera) eta Zuraren industria (% 3,1eko igoera). Ordea, azken hamabi hilabeteotan, beren lehengaien prezioetan murrizketa handienak izan dituzten sektoreak honako hauek izan dira, besteak beste: Metalurgia (% 3,9ko beherakada), Petrolioaren fintzea (% 2,3ko igoera) eta Kautxua eta plastikoa (% 0,2ko beherakada).

graf0016656_01_e.png

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eraikuntzaren kostuek Euskal AEn % 0,4 egin zuten gora 2019ko ekainean, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2019/07/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0016656_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali