2019/09/05eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZA KOSTUEN INDIZEA. 2019KO UZTAILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,2 jaitsi ziren 2019ko uztailean aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean %1,4 gehitu ziren kostuak
2019ko uztailean Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,2 gutxitu zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,4 gehitu, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua lehengoan da (%0,0) eta lehengaien kostuak %0,2 murriztu dira.
Etxegintzako lehengaien kostua %0,2 jaitsi da uztailean; Obra Zibilarenena, %0,3. Urte artean, bi azpisektoreetan zeinu positiboak dira, zeren Etxegintzan %1,2 gehitu baitira lehengaien kostuak eta %0,8 Obra Zibilean.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2019 uztaila 2018koaren aldean) prezio-hazkunderik handienak: Energia elektrikoa eta gasa (%6,9), Industria ez metalikoa (%4,1) eta Material elektrikoa (%2,5). Prezio-jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Metalurgia, %1,5eko jaitsierarekin; Material elektronikoa, %1,4koarekin; eta Petrolioa fintzea, %1,1ekoarekin.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62