2019/07/18ko prentsa-oharra
IKERKETA ZIENTIFIKOKO ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREI BURUZKO ESTATISTIKA-I+G. 2018
Datuen aurrerapena
Euskal AEko I+G gastua % 4,0 igo zen 2018an
Dedikazio osoko I+Gko langileak % 3,4 gehitu ziren
2018an Euskal AEn Ikerketa Zientifikoko eta Garapen Teknologikoaren (I+G) jardueretako barne-gastua % 4,0 igo zen. Ondorioz, hirugarren urtez jarraian izan ditu tasa positiboak, Eustatek prestatutako behin-behineko emaitzen arabera. Era berean, dedikazio osoko I+Gko langile-kopurua % 3,4 hazi zen.
Betearazpen-sektoreen arabera, I+Gko barneko gastuaren eta langileen zifrek honako bilakaera hauek izan dituzte:
Sektore nagusiak, enpresa-sektoreak, % 5,0 egin zuen gora gastuan eta % 3,3 langilerian, I+G jardueretarako.
Goi-mailako Irakaskuntzan gastuak ere % 4,2 egin du gora eta I+Gko langileriak % 3,8.
Azkenik, administrazio publikoak gastua % 7,2 murriztu du, kapital-gastuak (Inbertsioa) murriztu egin direlako, eta gora egin du % 2,7 I+Gko langileriak.
Ohar metodologikoa: Eustatek 2018an I+Gko barneko gastuek eta langileek izan duten bilakaerari buruzko datuen aurrerapena 2019ko uztailean egin du, eta behin betiko datuak 2019ko azaroan ezagutzera ematea aurreikusten da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62