2019/08/07ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2019KO EKAINA
Euskal AEko industri jarduera %0,8 gehitu zen 2019ko ekainean
Industri produkzioaren indizeak %0,7ko gehikuntza izan du 2019ko lehen seihilekoan
Eustaten datuen arabera, 2019ko ekainean %0,8 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan 2018ko hil beraren aldean. 2019ko lehen sei hiletan %0,7ko hazkundea izan da 2018ko aldi beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %0,4 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2019ko maiatzarekin alderatuta.
2019ko ekaineko indizearen bilakaerak, 2018koaren aldean, emaitza ezberdinak dakartza sektore industrial handietan. Ekipoko Ondasunak %0,2 jaitsi dira eta Bitarteko Ondasunak %0,1, baina Energia %4,8 igo da eta Kontsumoko Ondasunak, guztira, %2,6 gehitu dira. Horien barnean, Kontsumoko Ondasun Iraunkorrak dira igoeraren eragileak, %15,2 gehitu baitira, zeren Ez-iraunkorrak ez diren mugitu (%0,0).
2019ko ekaineko hil arteko aldakuntza, 2019ko maiatzaren aldean, oso bestelakoa izan da industri talde handietan. Energia %2,8 igo da, baina Ekipoko Ondasunak %1,6 jaitsi dira eta Bitarteko Ondasunak %1,1 murriztu dira. Kontsumoko Ondasunak, guztira, %0,4 jaitsi dira, zeren Ez-iraunkorrak %1,2 jaitsi diren eta Iraunkorrak %2,7 igo.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2019ko ekainean, urte artean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %27,1eko igoerarekin; Material eta ekipo elektrikoa, %7,9ko hazkundearekin; eta Kautxua eta plastikoa, %1,7ko igoerarekin.
Alderantzizko zentzuan, jaitsierarik handienak, sektore hauetan: Garraio-materiala, urte artean %5,0ko murrizketarekin; Zura, papera eta arte grafikoak, %3,0ko jaitsierarekin; eta Elikaduraren, edarien eta tabakoen industriak, %2,5eko murrizketarekin.
Lurraldeka, ekaineko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Bizkaian, non %2,5 igo den, eta Gipuzkoan, %1,6ko igoerarekin, baina Araban jaitsi da %3,0.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62