2019/09/10eko prentsa-oharra
INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2019KO UZTAILA
Euskal AEko industri jarduera %2,0 murriztu zen 2019ko uztailean
%0,3ko gehikuntza eduki du industri produkzioaren indizeak 2019ko lehen zazpi hiletan
Eustatek landutako datuen arabera, 2019ko uztailean %2,0 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneotan, 2018ko hil beraren aldean. 2019ko lehen zazpi hiletan %0,3ko hazkundea eduki du, 2018ko aldi beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, 2019ko uztailean %2,1 jaitsi zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin alderatuta.
2019ko uztaileko indizearen bilakaerak, 2018ko uztailekoaren aldean, emaitza ezberdinak dakartza sektore industrial handietan. Energia %8,5 igo da, baina Bitarteko Ondasunak %4,0 jaitsi dira, Ekipoko Ondasunak %2,2 murriztu dira eta Kontsumoko Ondasunak, oro har, %3,5 jaitsi dira. Horien barnean, Iraunkorrak %8,0 gutxitu dira eta Ez-iraunkorrak %2,4.
2019ko uztaileko hil arteko aldakuntza, 2019ko ekainekoaren aldean, oso bestelakoa izan da industri talde handietan. Energia %1,9 igo da, baina Ekipoko Ondasunak %3,3 jaitsi dira eta Bitarteko Ondasunak %1,2 murriztu dira. Kontsumoko Ondasunak, guztira, %2,5 jaitsi dira, zeren Iraunkorrak %10,9 jaitsi diren eta Ez-iraunkorrak, nahiz eta horiek ere jaitsi diren, neurri apalagoan (-%0,5).
Euskal AEko industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkundeak 2019ko uztailean, urte artean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %26,8ko hazkundearekin, eta Material eta ekipo elektrikoa, %3,8koarekin.
Alderantzizko zentzuan, jaitsierarik handienak, sektore hauetan: Kautxu eta plastikoak, %5,9 jaitsi direnak urte artean; Metalurgia eta produktu metalikoak, %4,3 jaitsi direnak; eta Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak, %2,7ko murrizketarekin.
Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen uztaileko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Gipuzkoan %3,4 murriztu da, %2,0 Araban eta %0,6 Bizkaian.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62