2019/07/04ko prentsa-oharra
INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA, 2019KO MAIATZA
Euskal AEko industri jarduera %3 gehitu zen 2019ko maiatzean
Industri Produkzioaren Indizeak %0,8ko gehikuntza izan du 2019ko lehen bost hiletan
Eustaten datuen arabera, 2019ko maiatzean %3 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan 2018ko hil beraren aldean. 2019ko lehen bost hiletan %0,8ko hazkundea izan da 2018ko aldi beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %1,2 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa aurreko hilarekin, 2019ko apirilarekin, alderatuta.
2019ko maiatzeko indizearen bilakaeran, 2018koaren aldean, eboluzio positiboak industriaren sektore guztietan izan dira. Kontsumo-ondasunak, guztira, %7,9 gehitu dira; horien barnean, Iraunkorrak %11,5 eta Ez-iraunkorrak %7,1. Ekipo-ondasunak %3,1 gehitu dira, Bitarteko ondasunak %2,7 eta Energia %0,7.
Hil arteko aldakuntzak, 2019ko maiatzekoak 2019ko apirilarekiko, emaitza positiboak ere dakartza sektore industrial handietan, salbu eta Energian, zeina %1,9 jaitsi den. Ekipo-ondasunak %4,6 gehitu dira eta Bitarteko ondasunak %0,7. Kontsumo-ondasunak, guztira, %1,3 gehitu dira, zeren Ez-iraunkorrak %1,5 gehitu diren eta Iraunkorrak %0,8.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2019ko maiatzean, urte artean: Material eta ekipo elektrikoa, urte artean %10,4ko hazkundearekin; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %6,3koarekin; eta Kautxua eta plastikoak, %5,3koarekin. Hazkunde urriagoko sektoreak, hauek: Zura, papera eta arte grafikoak, %1eko igoerarekin; eta Metalurgia eta produktu metalikoak eta Makineria eta ekipoa, %1,3koarekin kasu bietan. Garraio-materialak, hainbat hilabetetan tasa negatiboekin aritu ondoren, gora jo du berriz eta %3,0ko tasa positiboa eduki du.
Lurraldeka, maiatzeko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Bizkaian, %5,3ko igoerarekin, eta Gipuzkoan, %3,3koarekin, baina Araban jaitsi da %1,1.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62