2019/07/30eko prentsa-oharra
HIRU HILEROKO KONTU EKONOMIKOEN AURRERAPENA (HKEA). II /2019
Euskal Autonomia Erkidegoko BPGd-ak urte arteko % 2,3ko hazkundeari eutsi dio 2019ko bigarren hiruhilekoan
Enplegu-sorkuntza mantendu egin da urte arteko % 1,7ko hazkundeaz
Euskal Autonomia Erkidegoko barne-produktu gordina (BPGd) igo egin da 2019ko bigarren hiruhilekoan 2018ko bigarren hiruhilekoaren aldean, EUSTATek egindako Hiru Hileroko Kontu Ekonomikoen Aurrerapeneko zenbatespenen arabera. Urte arteko hazkundea aurreko hiruhilekorako zenbatetsitako berbera da.
Urtaro- eta egutegi-eraginak erauzi ondoren, hiruhilekoen artean, zenbatetsitako BPGd-ak % 0,6 aurrera egin du 2019ko lehen hiruhilekoarekiko (aurreko hiruhilekoan zenbatetsitakoa baino hamarren bat gutxiago).
Eskaintzaren aldetik, 2019ko bigarren hiruhilekoaren urte arteko eta hiruhileko arteko hazkunde positiboaren arrazoia da sektore guztiek (lehen sektorea salbuetsita) izandako portaera agregatu egokia. Hiruhileko honetan, aipatzekoa da industriak izandako susperraldi arina eta eraikuntzaren sektorearen neurrizko hazkundea.
Enpleguak, lanaldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta, % 1,7 gora egin du aurreko urteko hiruhileko berarekiko (aurreko hiruhilekoan izandako emaitzaren hamarren bat azpitik). Hiruhileko arteko % 0,4ko hazkundea zenbatetsi da (aurreko hiruhilekoan izandako hazkundea baino hamarren bat handiagoa).
Datorren 2019ko irailaren 20an, EUSTATek BPGd-aren eta enpleguaren zenbatespen disgregatuak argitaratuko ditu 2019ko bigarren hiruhilekoari dagozkion bere Hiru Hileroko Kontuetan, aurrerapen hau lantzeko unean eskuragarri ez dagoen informazio koiunturala gehitu ondoren.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62