2019/09/27ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZA KOSTUEN INDIZEA. 2019KO ABUZTUA
Euskal AEko eraikuntza-kostuak %0,3 gehitu ziren 2019ko abuztuan aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean, %1,3 gehitu ziren kostuak
2019ko abuztuan, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,3 gehitu zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,3 igo zen, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostuan ez zen aldakuntzarik izan (%0,0) eta lehengaien kostua %0,4 igo zen.
Etxegintza %0,4 gehitu da lehengaietan abuztuan; Obra Zibila, %0,5. Urte artean, bi azpisektoreetan zeinu positiboak dira, zeren Etxegintzan %1,2 gehitu baitira lehengaien kostuak eta %0,1 Obra Zibilean.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2019ko abuztua 2018koaren aldean) prezio-hazkunderik handienak: Industria ez metalikoa (%3,8), Zurgintza (%3,6) eta Material elektrikoa (%2,5). Prezio-jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Petrolioa fintzea, %4,2ko jaitsierarekin; Industria kimikoa, %1,4ko jaitsierarekin; eta Metalurgia, %1,2ko murrizketarekin.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62