2019/10/07ko prentsa-oharra
INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2019KO ABUZTUA
Euskal AEko industri jarduera %3,3 gehitu zen 2019ko abuztuan
%0,7ko gehikuntza dago 2019ko lehen zortzi hiletan
Eustaten datuen arabera, 2019ko abuztuan %3,3 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2018ko hil beraren aldean. 2019ko lehen zortzi hiletan %0,7ko hazkundea izan da, 2018ko aldi beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %3,4 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2019ko uztailarekin alderatuta.
2019ko abuztuko indizearen bilakaerak, 2018ko abuztukoaren aldean, emaitza ezberdinak dakartza sektore industrial handietan. Energia %23,7 gehitu da, Bitarteko Ondasunak %0,5 igo dira eta Kontsumoko Ondasunak, oro har, %6,1. Azken horien barruan, Kontsumoko Ondasun Iraunkorrak %17,8 gehitu dira eta Ez-iraunkorrak %4,2. Ekipoko Ondasunak, aldiz, %8,3 jaitsi dira.
2019ko abuztuko hil arteko aldakuntza ere, 2019ko uztailekoaren aldean, zeinu ezberdinetakoa izan da industri talde handietan. Energia %10,6 gehitu da, Bitarteko Ondasunak %1,7 eta Kontsumoko Ondasunak, oro har, %4,8. Azken horien barruan, Kontsumoko Ondasun Iraunkorrak %16,9 gehitu dira eta Ez-iraunkorrak %2,0. Ekipoko Ondasunak %4,7 jaitsi dira.
Euskal AEko industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkundeak 2019ko abuztuan, urte artean, hauek izan dituzte: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %44,0ko igoerarekin; Kautxu eta plastikoa, %9,6ko igoerarekin; eta Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industriak, %0,4ko hazkundearekin.
Alderantzizko zentzuan, jaitsierarik handienak, sektore hauetan: Garraio-materialean, izan duena %17,0ko urte arteko jaitsiera; eta Makineria eta ekipoan, %5,0 jaitsi dena.
Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen abuztuko urte arteko eboluzioa zeinu ezberdinekoa izan da hirurentzat: Bizkaian %14,1 igo da, baina Araban %9,5 jaitsi da eta Gipuzkoan %1,5 egin du behera.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62