2019/09/24ko prentsa-oharra
INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. 2019KO ABUZTUA
Industri prezioak %0,5 jaitsi ziren Euskal AEn 2019ko abuztuan aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2019ko abuztua 2018koaren aldean) %0,3 igo ziren
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,5 jaitsi ziren 2019ko abuztuan aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, abuztuko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %0,3 da.
Analisi zehatzagoa eginda, hauek dira 2019ko abuztuan prezio-hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak aurreko hilaren aldean: Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza, %1,7ko igoerarekin; Erauzketa-industriak, %1,3rekin; eta Altzariak eta beste manufaktura-industriak, %0,5ekin. Jaitsierarik handienak, aldiz, hauek: Kokeriak eta petrolioa fintzea, %2,5ekin; eta Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua, %1,6rekin.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, aurreko hilaren aldean, Ekipoko ondasunek %0,1 egin dute gora eta Kontsumoko ondasunek, oro har, %0,1, zeren Kontsumoko ondasun ez-iraunkorrek %0,1 egin baitute gora eta Iraunkorrek ez baitute aldakuntzarik izan, %0,0. Bitarteko ondasunetan prezioak berdin mantendu dira, %0,0. Energiarenak, aldiz, %2,2 murriztu dira.
Urte arteko aldian, 2019ko abuztua 2018koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak gertatu dira Garraio-materialean eta Material eta ekipo elektrikoan, bietan %2,5eko hazkundearekin, eta Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua zein Produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak izenekoetan, %2,0ko hazkundearekin biotan. Alderantzizko norabidean, jaitsierarik handienak hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea, %4,2rekin; Industria kimikoa, %1,4rekin; eta Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza, %1,3rekin.
Ondasun-talde handietako prezioen aldakuntza positiboa izan da urte artean Ekipoko ondasunetan, zeinetan %1,8 hazi diren, Bitarteko ondasunetan, %0,3ko igoerarekin, eta baita ere Kontsumoko ondasunetan, %0,4ko igoerarekin; horien barnean, %2,2 hazi dira Kontsumo iraunkorrekoak eta %0,1 Ez-iraunkorrekoak. Energia %0,9 gutxitu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62