2019/10/30eko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOAK. AURRERAPENA. III/2019

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG %2,0ko urte arteko tasaz gehitu da 2019ko hirugarren hiruhilekoan

Enpleguaren sorrerari urte arteko %1,6ko hazkundearekin eutsi zaio

Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) 2019ko hirugarren hiruhilekoan %2,0 igo da 2018ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, EUSTATek eginiko Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenaren kalkuluen arabera. Urte arteko hazkunde hori iragan hiruhilekoan zenbatetsiaren azpitik da bi hamarren.

Behin urtaroen eta egutegiaren efektuak erauzirik, hiruhileko arteko terminoetan, BPG %0,4 igo da 2019ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, aurreko hiruhilekoan zenbatetsitakoa baino bi hamarren gutxiago.

Eskaintzaren aldetik, 2019ko hirugarren hiruhilekoko urte arteko hazkunde positiboa sektore guztien portaera positiboaren ondorio da, nahiz eta Industrian eta Eraikuntzan nolabaiteko dezelerazioa izan den.

Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %1,6 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, aurreko hiruhilekoan ikusitakoa baino hamarren bat gutxiago. Hiruhileko arteko hazkundea %0,4koa izan da, baita ere aurreko hiruhilekoan ikusitakoa baino hamarren bat txikiagoa.

Datorren 2019ko abenduaren 2an, EUSTATek BPGren eta Enpleguaren zenbatespen bereiziak argitaratuko ditu 2019ko hirugarren hiruhilekoko Hiruhileroko Kontuetan, Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri ez zegoen informazio koiunturala sartu ondoren.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG %2,0ko urte arteko tasaz gehitu da 2019ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2019/10/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0016830_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali