2019/10/29ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZA KOSTUEN INDIZEA. 2019KO IRAILA
Euskal AEko eraikuntza-kostuak %0,2 gehitu ziren 2019ko irailean aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean %1,4 gehitu ziren kostuak
Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,2 igo zen 2019ko irailean, aurreko hilabetearekin alderatuta; hilabete horretako urte arteko tasa, berriz, %1,4 igo zen, hori dena, Eustatek landutako datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostuan ez zen aldakuntzarik izan (%0,0) eta lehengaien kostua %0,2 igo zen.
Etxegintza %0,1 gehitu da irailean lehengaien kostuan; Obra Zibila, %0,9. Urte artean, bi azpisektoreetan zeinu positiboak dira, zeren Etxegintzan %1,2 gehitu baitira lehengaien kostuak eta %0,6 Obra Zibilean.
Sektoreak kontsumituriko lehengaietan urte artean (2019ko iraila 2018koaren aldean) prezio-hazkunderik handienak hemen izan dira: Energia elektrikoa eta gasa (%10,7), Industria ez metalikoa (%3,9) eta Material elektrikoa (%2,5). Prezio-jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan, aldiz, hemen: Metalurgia, %6,0ko jaitsierarekin; Petrolioa fintzea, %4,0koarekin; eta Gai metalikoak, %0,3koarekin.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62