HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2019/11/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2019KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %5,5 gehitu dira eta ostatu-gauak %1,9 2019ko urrian

Gela erabilgarriko diru-sarrerak %3 igo dira Euskal AEko hoteletan

2019ko urrian, 296.538 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 15.496 gehiago, %5,5eko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Lurraldeka, Gipuzkoan %11,2 igo dira, eta Bizkaian %2,9; Araban, berriz, %1,2 jaitsi dira.

Bestalde, Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2019ko urrian izandako ostatu-gauak 575.756 izan dira; hots, aurreko urteko urrian izandako ostatu-gauak baino %1,9 gehiago, hau da, 10.908 ostatu-gau gehiago. Ostatu-gauek urte arteko bilakaera positiboa izan dute Gipuzkoan, %7,5eko igoerarekin. Bizkaian eta Araban, berriz, %0,7 eta %5,1 jaitsi dira, hurrenez hurren.

graf0016933_01_e.png

Euskal AE osoan, Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %4,6ko aldaketa positiboa izan dute 2019ko urrian, aurreko urteko urriarekin alderatuta. Jatorria atzerrian dutenak, aldiz, %6,7 igo dira. Araban, Estatuan jatorria duten sarrerek %0,4ko bilakaera positiboa izan dute, eta atzerritik etorritakoek, berriz, %5,0 egin dute behera. Bizkaian, Estatuko bidaiarien sarrerak %4,8 igo dira, eta atzerrikoak, berriz, %0,5. Gipuzkoan, azkenik, Estatuko sarrerak %6,3 igo dira, eta atzerrikoak %16,3.

Batez besteko egonaldiaren iraupena 1,94 egunekoa izan da urrian, 2018ko urrian batez beste izandako 2,01 egunen azpitik. Araban, iazko urriko 1,95 egunetatik aurtengo urriko 1,87 egunetara jaitsi da, eta Bizkaian, berriz, 1,99 egunetatik 1,92 egunetara. Azkenik, Gipuzkoan ere batez besteko egonaldiak behera egin du: 2,06 egunekoa izan zen 2018ko urrian, eta 1,99 egunekoa 2019koan.

Plazen araberako okupazio-mailari dagokionez, ehuneko 0,9 puntu jaitsi da Euskal AE osoan, zeren 2018ko urrian %60,6 izatetik aurtengo urrian %59,8 izatera igaro baita. Araban ehuneko 2,2 puntuko jaitsiera izan da, %55,3tik %53,1era. Bizkaian portzentajezko 3,9 puntuko jaitsiera erregistratu da, 2018ko urrian okupazioa %62,6koa izatetik joan den urrian %58,7koa izatera. Gipuzkoan okupazio-maila ehuneko 3,2 puntuz igo da, aurreko urteko urriko %60,2tik azken urriko %63,4ra igo baita.

Gelen okupazio-maila ehuneko 0,9 puntu jaitsi da Euskal AE osoan, eta %73,2ko okupazio-maila lortu du. Araban portzentajezko 1,4 puntu egin du gora, eta %69,3tan kokatu da; Bizkaian portzentajezko 5,0 puntu jaitsi da, %72,6ra iritsiz; eta Gipuzkoan portzentajezko 3,2 puntu igo da, gelen araberako okupazio-maila %75,5etan kokatuz.

Hotel-okupaziorik handienak plazen arabera urrian Donostian izan dira (%74,1), ondoren Bilbon (%65,8) eta Gipuzkoako kostaldean (%58,8).

Asteko eguna aintzat, 2019ko urrian okupaziorik handiena Euskal AE osoan aste-bukaeretan gertatu da, %72,0; lanegunetan, %55,4.

Azkenik, sektorearen errentagarritasun adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) Euskal AEko hoteletan 94,10 euro izan dira 2019ko urrian, aurreko urtean baino %4,2 gehiago. Batez besteko tarifa 72,55 eurokoa izan da Araban (%1,1 jaitsi da), 90,65 eurokoa Bizkaian (%3,3ko igoera) eta Gipuzkoan, 105,17 euroko ADRarekin, batez besteko tarifa %5,9 igo da.

Gela erabilgarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak hotel-establezimenduetako okupazioaren araberakoak diren, 68,92 eurokoak izan dira Euskal AEn 2019ko urrian, 2018koan baino %3,0 gehiago. Araban, 50,25 euro; Bizkaian, 65,79; eta 79,36 Gipuzkoan.

Euskal AEn gelen araberako okupazio-maila %79,1ekoa izan zen Pilarraren zubian

Pilarraren asteburuan, 24.831 turista sartu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetara. Bizkaian 11.174 bidaiari sartu dira, Gipuzkoan 10.233 eta Araban 3.424.

Bestalde, ostatu-gauak 45.863 izan dira Euskal AE osoan. Bizkaian 20.948 ostatu-gau izan dira, Gipuzkoan 18.761, eta Araban 6.154.

Euskal AE osoan, plazen araberako okupazio-maila %72,8koa izan da.

Landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak %3,8 gehitu dira eta ostatu-gauak %7,1 jaitsi 2019ko urrian

Urrian 14.976 sarrera erregistratu dira Euskal AEko landa-ostatuetan, aurreko urteko hil berean baino %3,8 gehiago. Lurraldeka, Araban sarrerak %19,0 igo dira, eta Bizkaian %3,9, baina Gipuzkoan, aldiz, %2,4 jaitsi dira. Izan dira 2.877 atzerritar-sarrera, zeina den %8,1eko hazkundea aurreko urtekoen aldean, eta sarrera guztien %19,2 da hori. Estatuko bidaiarien sarrerak %2,8 igo dira, beste alde.

Euskal AEko landa-turismoko establezimenduek eta landetxeek 30.878 ostatu-gau izan dituzte urrian; hau da, %7,1 jaitsi dira aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Lurraldeka, Araban %4,8 jaitsi dira, Bizkaian %2,7 igo dira, eta Gipuzkoan %13,6 jaitsi.

Plazen araberako okupazio-maila %22,9koa izan da Euskal AEn, eta ehuneko 2,3 puntuko jaitsiera izan du 2018ko urrian lortutako kopuruekiko. Araban ehuneko 2,6 puntu egin du behera, eta plazen okupazio-maila %17,3koa izan da. Bizkaian, okupazio-maila %25,8koa izan da, eta ehuneko 1,4 puntuko igoera gertatu da 2018ko urriarekin alderatuta. Gipuzkoan, berriz, ehuneko 4,2 puntuko jaitsiera izan da, eta urrian okupazio-maila %23,8koa izan da.

Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldia 2,30 egunekoa izan zen 2018ko urrian, eta 2,06 egunekoa izatera iragan da azken hilabetean.

graf0016933_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %5,5 gehitu dira eta ostatu-gauak %1,9 2019ko urrian

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2019/11/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0016933_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali