2019/11/18ko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA. II/2019
Jaiotzak %6,1 gutxitu ziren Euskal AEn 2019ko bigarren hiruhilekoan
Ezkongabeko amen haurrak %45,2 izan ziren
Euskal AEn 3.699 jaiotza izan ziren 2019ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko epe berean baino %6,1 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Jaitsiera hiru lurraldeetan gertatu da, ezberdinki dena dela: Gipuzkoan nabarmenagoa izan da (-%7,5) Araban (-%5,8) eta Bizkaian (-%5,3) baino; zifretan, Gipuzkoan 1.234 haur jaio ziren, 597 Araban eta 1.868 Bizkaian.
2019ko apirilean, maiatzean eta ekainean, ezkontzatik kanpoko jaiotzak guztizkoaren %45,2 izan ziren, 2018ko hiruhileko berean erregistratutako %43,2tik gorako ehunekoa dena. Gipuzkoa izan zen, %42,5ekin, Euskal AEko batezbestekotik beherako balioak izan zituen lurralde bakarra; Bizkaian eta Araban ehunekoak handiagoak izan ziren, %46,9 eta %45,6, hurrenez hurren.
2019ko bigarren hiruhilekoan, erdiak ia, 1.784, lehenengo haurrak izan ziren; 1.480 (%40) aurretik beste bat bazen familietara etorri ziren; hirugarren eta ondorengoak %11,8 izan ziren.
10 jaiotzatik 7tan amek 30 eta 40 urte bitartean zituzten
Jaiotzak amaren adinaren arabera banaturik, 30-39 urteko amen taldea nagusi da, erditzeen %70,6rekin. Aurrekoaren oso azpitik daude 25-29 urteko taldea (%12,5) eta 25 urtetik beherakoak (%7,3); 40 urtetik gorako amen taldea, berriz, %9,6 da.
Ama ezkongabeen amatasun-adina multzoarenaren azpitik izan zen, zeren ezkongabeen %11,5 25 urtez beherakoak baitziren, eta 25-29 urteen artekoak %14,5.
Gora doa atzerriko naziotalitatea duten amen ehunekoa
Euskal AEn 2019ko udaberriko jaiotzen %26,2tan ama atzerritarra zen. 2018ko aldi berean ehunekoa %25,1ekoa zen. Lurraldeka, Araban, %31,7; Bizkaian, %24,7; Gipuzkoan, %25,9.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62