2019/11/13ko prentsa-oharra

HEZKUNTZAREN KONTUA 2018(A)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2018an, Euskal AEko hezkuntzako gastua %2,4 hazi zen, 3.900 milioitik gora

Guztizko gastua %76,7koa da finantzaketa publikoan eta %23,3koa pribatuan

Euskal AEko hezkuntzako guztizko gastua %2,4 hazi zen 2018an, aurreko urtearekin alderatuta, Eustatek egindako datuen arabera. Biztanle bakoitzeko, hezkuntzako gastua 1.808 eurokoa izan zen 2018an, aurreko urtean baino %2,1 gehiago. 3.949 milioiko gastua 2018ko BPGren %5,1 izan zen, 2017an baino hamarren bat gutxiago.

Hezkuntzaren Kontuak jasotzen ditu hezkuntza-erakundeetan nahiz beste edozein ikastetxe edo enpresa motatan egin diren eta iturri publiko edo pribatuek finantzatu dituzten hezkuntza-jarduera arautu zein arautu gabeetan egindako gastu arrunta eta kapital-gastua.

graf0016914_01_e.png

Hezkuntzako gastu osotik, 3.949 milioi euro, 3.806 milioi gastu arruntari dagozkio (%96,4) eta 143 milioi inbertsioko gastuari (%3,6). 2017ko datuekin alderatuta, gastu arruntak %2,0 egin du gora, eta inbertsioak, berriz, %11,8.

2017ko datuen analisiak adierazten digu –urte horretarako datu bereiziagoak dauzkagu– ezen hezkuntzako gastu osoaren %76,7 finantzaketa publikotik datorrela, eta pribatutik %23,3. Funtzioen arabera, Hezkuntza-zerbitzuetako gastuan dago finantzaketa publikoaren ehunekorik handiena: %83,2; finantzaketa pribatua, berriz, %16,8.

graf0016914_02_e.png

Finantzaketa-egitura hori egonkor mantendu da azken urteotan, eta finantzaketa publikoa hezkuntzan egindako gastu osoaren hiru laurdenak baino gehiago izan da ekitaldi guztietan.

Sailkapen funtzionalari erreparatuta, Hezkuntza eta Prestakuntza Zerbitzuak gastu osoaren %81,1 izan ziren, eta Jarduera Osagarriak (garraioa, jantokia, egoitza…), berriz, %6,7 (258 milioi). Jarduera osagarrietako gastu hori %2 inguru murriztu da urtero 2015. urteaz geroztik, batez ere jantokiko gastuaren ondorioz; izan ere, 2015ean 182 milioi gastatu ziren, eta 2017an, berriz, 166 milioi. Gastu arrunta osatzeko, Etxeek, Hezkuntza Sistemaren Administrazio Orokorrak eta Hezkuntza Ikerketa eta Berrikuntzak erositako liburuen, eskola-materialaren eta beste ondasun batzuen partidak erabili dira, %3,7, %1,0 eta %4,2, hurrenez hurren. Kapitalaren eraketa gordina guztizkoaren %3,3 izan zen, eta 14 milioi handitu zen 2016arekin alderatuta.

graf0016914_03_e.png

Nazioarteko konparazioari dagokionez, ELGAk argitaratutako azken datuak aztertzen dira, 2016koak. Urte horretan, Euskal AEn, Erosteko Ahalmenaren Parekotasunean ($) neurtutako ikasle bakoitzeko gastuaren guztizkoa hezkuntza-erakundeetan 12.333koa izan zen, lehen hezkuntzatik hirugarren hezkuntzarako etapak batuta. Horrek Espainiaren (9.464), ELGAko batezbestekoaren (10.502), EB23 batezbestekoaren (10.688) eta Frantzia (11.364) bezalako herrialdeen gainetik jarri zuen. Aldiz, Alemania (12.583) eta Suedia (13.693) bezalakoen azpitik. Hezkuntza-etapak kontuan hartuta, Euskal AEn ikasle bakoitzeko gastua 11.439 ($) EAP izan zen lehen, bigarren eta bigarrenaren ondoko hezkuntzan, eta hirugarren hezkuntzako ikasle bakoitzeko gastua 15.753 ($) EAP izan zen; bietan Espainiako eta ELGAko batezbestekoak baino handiagoa izan zen, eta, hirugarren hezkuntzaren kasuan, ELGAn aztertzen diren Europar Batasuneko 23 herrialdeetako (EB23) batezbestekoa baino pixka bat txikiagoa, 15.863 ($) EAP.

graf0016914_04_e.png

OHARRA: Edizio honetan aurreko sail osoa (2012. urtea eta aurrekoak) berrikusi eta eguneratu da, 2011ko azken Hezkuntzaren Sailkapen Normalizatuaren (HNSN) eta Hezkuntzaren Kontuen metodologiaren arabera: Methodology of national education accounts 2016

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2018an, Euskal AEko hezkuntzako gastua %2,4 hazi zen, 3.900 milioitik gora

Eragiketa : 
Hezkuntzaren kontua
Eragiketa kodea : 
170117
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2001-2024
Eguneratze data : 
2019/11/13
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0016914_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali