HomeGaiakOsasun egoeraPrentsa Oharrak Arnas aparatuko gaixotasunek...

2019/11/28ko prentsa-oharra

OSPITALEETAKO ERIKORTASUN-ESTATISTIKA. 2018

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Arnas aparatuko gaixotasunek eragindako ospitaleratzeak %8,8 gehitu ziren 2018an Euskal AEn

Gainera, kirurgia anbulatorioaren esparruan, 79.241 ospitaleratze zenbatu zituzten, 2017an baino %5,4 gehiago

Guztira, 235.634 ospitalizazio erregistratu ziren 2018an Euskal AEko akutuen ospitaleetan (ez dira sartzen egonaldi ertain eta luzeko ospitaleak eta psikiatrikoak), hau da, aurreko urtean baino %1,2 gehiago, Eustaten datuen arabera. Ospitaleratzeko kausa nagusiek jarraitu zuten izaten digestio-eritasunak, arnasketakoak eta zirkulaziokoak, zeinek oro har hartu zuten ospitaleratze guztien %38,8. 2017arekin alderatuta, nabarmentzekoa da ospitaleratzeen gorakada arnasketa-gaixotasunen ondorioz (%8,8), zirkulazio-gaixotasunen ondoriozko ospitaleratzeen igoeraren oso gainetik (%1,3) eta baita digestio-gaixotasunen ondoriozko ospitaleratzeen aldakuntzaren oso gainetik ere (%0,3ko jaitsiera izan zuten horiek). Gainera, kirurgia anbulatorioaren modalitatean 79.241 pertsona artatu ziren (+%5,4), eta kausa nagusia, kasu honetan, katarata-ebakuntza izan zen.

Ospitalearen titulartasunari erreparatuta, ospitaleratzeen %83,3 ospitale publikoetan erregistratu ziren, eta %16,7 pribatuetan; azken horietan, artatutako patologien eredua aldatu egiten da, eta aparatu muskuloeskeletikoaren arazoak (%18,5) izan ziren maizen tratatu zirenak.

graf0016992_01_e.png

Ospitaleraturiko gizonen proportzioa (%50,7) emakumeenaren antzekoa (%49,3) izan bazen ere, baldin salbuesten badira artatze-kasuak erditzeagatik, haurduntzagatik eta puerperioagatik –zeinak, oro har, ez baitira osasun-arazo–, gizonen proportzioa %54,8koa izan zen, emakumeena baino ehuneko ia 10 puntu handiagoa (%45,2).

65 urte eta gehiagoko pertsonek gehiago erabiltzen dituzte ospitaleak, eta ia ospitaleratzeen erdiak dira (%49); horien artean, %44,7 80 urte eta gehiagoko pertsonenak dira, aurreko urtekoen oso antzeko zifrak.

Ospitaleratze guztietatik, digestio-aparatuko gaixotasunek eragindakoak izan ziren ohikoenak (%13,3), eta, ondoren, arnas aparatukoak (%12,8). Azken hori, 2017arekin alderatuta, %8,8 hazi da, eta bigarren tokian paratu da zirkulazio-gaixotasunekin batera (%12,7); ondoren daude tumoreak (%9,4), traumatismo eta lesioak eta, antzeko pisuarekin, aparatu muskuloeskeletikoarenak (%8,8 eta %8,7, hurrenez hurren). Haurduntza, erditze eta puerperioagatiko artatzeak %5,3 jaitsi dira 2017arekin alderatuta, hau da, ospitaleratzeen %7,4.

Emakumeen artean, amatasunarekin lotutako kasuak alde batera utzita (%15,1), lehenik eta behin, digestio-aparatuko gaixotasunak artatu ziren (%11,6), eta, ondoren, arnas aparatuko gaixotasunak (%11,3) eta zirkulazio-aparatuko gaixotasunak (%10,5) bigarren eta hirugarren postuetan.

Gizonen artean, hiru arrazoi nagusiak bat etorri ziren emakumeenekin; hala ere, kasuen proportzioa handiagoa izan zen, eta zirkulazio-aparatuko gaixotasunak eta digestio-gaixotasunak lehen postuan egon ziren (biak %14,9rekin), eta ondoren arnasketa-gaixotasunak (%14,2).

graf0016992_02_e.png

Orobat, ospitaleratzeko zioak oso lotuak daude adinarekin: 0-14 urtekoen artean ospitaleratze gehienak arnasbideengatik eta jatorri perinataleko eritasunengatik izan ziren; 15-44 urtekoengan haurduntza, erditzea eta puerperioa nagusitu ziren, %35,1ekin; adinean aurrera joan ahala bestelako patologiak nabarmentzen dira: digestiokoak eta tumoreak 45-64 urte bitartekoengan, zirkulaziokoak 65 eta 79 urte bitarteko pertsonengan, eta azken horiek eta arnasketakoak 80 urte eta gehiagokoen artean.

Haurduntza, erditzea eta puerperioa kanpoan utzita, ospitalizatuen batez besteko adina 62 urtekoa izan zen; 72 urtekoa gaixotasun zirkulatorioetan. Gizonen ospitaleratzeko batez besteko adina emakumeena baino goiztiarragoa izan zen, tumoreetan eta aparatu genitourinarioari eragiten dioten gaixotasunetan izan ezik; alderik handiena traumatismoek eta lesioek eragindako ospitaleratzeetan aurkitu zen (54 urte; emakumeen kasuan, 67).

Ospitaleko egonaldien batez besteko iraupena 5,7 egunekoa izan zen, 2017koaren berdina; luzeenak buruko nahasmenduei dagozkie (13,9 egun), ondoren jatorri perinataleko gaixotasunak (11,5 egun) eta infekziosoak (8,7 egun).

Kataratak eta begiko gaixotasunak kirurgia anbulatorioaren %36,7 izan ziren

Kirurgia anbulatorioaren modalitatean, zeinetan ospitaleratzearen egunean bertan ebazten diren prozesuei erantzuten baitzaie, 79.241 gertakari zenbatu ziren (2017an baino %5,4 gehiago). Begiko gaixotasunen multzoa izan zen ohikoena, artatzeen %36,7rekin, zeinetarik %88,7 ospitale publikoetan egin ziren eta %11,3 pribatuetan, eta katarata izan zen gehien tratatu zen patologia.

Bigarren lekuan aparatu muskuloeskeletikoko gaixotasunak izan ziren (%10,8), non prozeduren %56,4 ospitale pribatutan egin ziren, eta ohikoenak belauneko nahasmenduak izan ziren gizonengan eta juanikoteak emakumeengan.

graf0016992_03_e.png

Ohar metodologikoa

Estatuko eta nazioarteko konparagarritasunagatik, ospitaleratze-modalitatean egun 1eko edo gehiagoko egonaldia duten gertakariak bakarrik hartzen dira kontuan, hau da, ez dira zenbatzen 0 eguneko egonaldia dutenak. Egonaldiaren iraupena kalkulatzen da egun-kopurua bezala ospitaleratze-datatik altakora arte, kontuan izan gabe ospitaleratzeko edo altako orduak.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Arnas aparatuko gaixotasunek eragindako ospitaleratzeak %8,8 gehitu ziren 2018an Euskal AEn

Eragiketa : 
Ospitaleetako erikortasun-estatistika
Eragiketa kodea : 
030580
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2019/11/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0016992_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali